• 5,3 milioi euroren aurrekontua du eta duela gutxi jarri da abian
  • Proiektuaren asmoa da enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzea abangoardiako teknologiak erabilita

Teknologia berriek merkatuan segurtasunez lehiatzeko tresnak ematen dizkiete enpresei. Enpresa Txiki eta Ertainei teknologia berriak eskuratzen laguntzeko asmoz, Europar Batasunak (EB) Gateone proiektua jarri du abian, zeinaren bitartez enpresa txiki eta ertainak eta zentro teknologikoak harremanetan jarriko baitira elkarrekin sistema adimentsu integratuak ('smart systems integration' deiturikoak) oinarri hartuta, produktu pilotuak garatu ditzaten. Ekimena IK4-IKERLAN zentro teknologikoarekin partaidetzarekin garatuko da, 5,3 milioi euroren aurrekontua dauka, eta datozen hiru urteetan 50 produktu berritzaile garatzeko asmoa du.

Sistema adimentsu integratuak beraien ingurunea monitorizatu eta hortik ateratako datuak prozesatu eta bidaltzeko gai dira, baita analisi horretan oinarrituta erabakiak hartzeko ere. EBk apustu sendoa egin du eremu honetako I+Garen finantzaketaren alde, sektore ugaritan aplikatu daitekeelako eta produktuak eta prozesuak modernizatzen laguntzen duelako.

Gateone proiektuan, IK4-IKERLANek osagai industrialak (makina baten errodamenduak, adibidez) edo egiturak (aerosorgailuak) monitorizatzeko gai izango diren sistema adimentsu integratuetan oinarritutako produktuak egingo ditu.

Gateonen parte hartzen duten erakundeak jada katalogo bat lantzen ari dira teknologiekin eta beren gaitasunetan oinarritutako 200 produktu piloturekin. Ondoren, katalogokoa hainbat sektoretako enpresa txiki eta ertain batzuei erakutsiko zaie, zehazki beren proiekzioari eta ahalmenari esker programari etekinik handiena ateratzeko gai diren 50 enpresari. Enpresa txiki eta ertain horiek zentro teknologikoekin elkarlanean aritzeko aukera izango dute, beren premietatik hurbil dauden produktu pilotuak egiteko.

Proiektuaren azken fasean, produktu pilotua enpresaren instalazioetan probatzeko denbora bat egongo da. Ekimen horrekin asmoa da enpresei erakustea zer erabilgarri diren sistema adimentsu integratuak lehiakortasunaren bidean. Azken helburua da animatzea teknologia horietan inbertitzera, produktua aurrera eramateko.

"Gateone elkarrizketan oinarritutako zentroen eta enpresen artean dinamika bat sortzen ahaleginduko da", azaldu du Aitor Ezkerrak, IK4-IKERLANeko proiektu arduradunak. "Hala, ahalik eta etekinik handietan atera ahal izango diogu zentro teknologikoek industri sareari balioa emateko dugun ahalmenari, eta enpresa txiki eta ertainek teknologia abangoardistenak erabiltzearen ondoriozko bultzadaren onura izango dute", gehitu du.

Proiektuaren datuak

Gateone proiektua duela gutxi jarri zen abian, Grenoblen (Frantzia) egindako bilera batean, eta hiru urteko iraupena izango du. 5,3 milioi euroren aurrekontua dauka, eta Horizonte 2020 programak, I+G alorrean laguntzen duen programa europarrak, finantzatuko du. Diru kopuru horretatik, IK4-IKERLANek 417.000 euro jasoko ditu ekimenean parte hartzeko egingo duena aurrera eramateko.

Frantziako Yole Développement aholkularitza ospetsuak eta berrikuntzaren alorrean esperientzia handia duenak gidatuko du partzuergoa, eta bertan IK4-IKERLANez gain erakunde hauek ere hartuko dute parte: CEA-LETI (Frantzia), Fraunhofer IPMS (Alemania), CSEM (Suitza), Tyndall (Irlanda), VTT (Finlandia), Teesside University (Erresuma Batua) eta LAAS-CNRS (Frantzia).

IK4-IKERLANen zeregina

IK4-IKERLANek lau produktu pilotu garatuko ditu beste hainbat ETErekin batera. Jada merkatuan dauden sistema adimentsu integratuetan oinarritutako produktu batzuen ebaluazioa ere egingo du, produktu horiek dituzten aukerak erakusteko. Zentroak Gateone proiektuan duen beste zeregin bat, bestea bezain garrantzitsua, enpresa batzuekin interakzioan egotea izango da, sistema adimendun integratuek beraien lehiakortasuna areagotzen zer-nolako lana egin dezaketen erakusteko.

"Gure asmoa da proiektuaren baitan sortzen ditugun produktuak, bertan parte hartzen duten enpresentzat erabilgarriak izatea ez ezik, beste ETE batzuk erakartzeko ere balio izatea, kasu arrakastatsuak erabili eta beste enpresa batzuei beren produktuak eta prozesuak modernizatzen laguntzeko", esan du Ezkerrak.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, mekatronika eta fabrikazio aurreratua.

Proiektuaren fitxa

Izena: Gateone
Erakunde finantzatzailea: Europar Batasuna
Programa: Horizonte 2020-ICT-2014-1
Kontratu zenbakia: 644856
Proiektuaren gidaria: Yole Développement

Miniatura
IK4-IKERLANek 50 produktu pilotu garatuko dituen Gateone proiektuan parte hartuko du
Miniatura
seo-url
enpresa-txiki-eta-ertainek-eta-zentro-teknologikoek-sistema-adimentsu-integratuetan-oinarritutako-produktuak-garatuko-dituzte-elkarrekin
Id Externo
NOTA-65