• Bi erakundeen arteko aliantzari esker, balio erantsi handiagoko produktuak garatu ahal izango dira, kontsumitzailearentzat erresilenteagoak eta lagunkoiagoak.

IKERLAN zentro teknologikoak eta COPRECI kooperatibak, etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatzen eta fabrikatzen dituenak, lankidetza teknologikorako hitzarmena sinatu dute datozen lau urteetarako. Akordio horren bidez, berrikuntza disruptiboak garatu ahal izango dira elektronikaren arloan, eta oinarrizko funtzionaltasunari, sendotasunari, eraginkortasunari eta mantentzeari buruzko betekizunak eskainiko zaizkio. Horrez gain, garatutako produktuek zibersegurtasuneko eta adimen artifizialeko teknologiak izango dituzte, balio erantsi handiagoko produktuak, erresilienteagoak eta lagunkoiagoak.

Hitzarmenak garapen teknologikoa ahalbidetuko du etxetresna elektrikoen sektorean, eta teknologia garatzea aurreikusten du elektromagnetismoaren, makina elektrikoen eta potentzia-elektronikaren arloetan, eragingailu elektriko txikien diseinu eta garapen integralerako, motorrak kontrolatzeko estrategietarako, etxetresna elektrikoetarako ukipenik gabeko karga-sistemetarako (Inductive Coupling Power Transfer) edo etxetresna elektrikoetarako indukzio bidezko berokuntza-sistemetarako, besteak beste.

Imanol Oleaga, COPRECIko zuzendari nagusia, eta Ion Etxeberria, IKERLANeko zuzendari nagusia, bi erakundeetako ikertzaileekin batera, hitzarmena sinatzeaz arduratu dira gaur, otsailaren 27an, Aretxabaletako COPRECI enpresaren instalazioetan egin den topaketa batean.

COPRECI eta IKERLANen arteko aliantza berri horrek sendotu egin du bi erakundeek duela 45 urte baino gehiagotik duten harreman estua. Izan ere, COPRECI 1970eko hamarkadan IKERLANen aldeko apustua egin zuten erakunde bazkide erabiltzaileen artean dago, eta industria-arloko lankidetzaren adierazle argia da, zentro teknologikoaren ezagutza industria-esparrua transferitzea ahalbidetzen baitu.

IKERLANek esperientzia handia du elektromagnetismoan eta potentzia-elektronikan abangoardiako teknologiak garatzen, eta Europako zenbait ikerketa-proiektutan ere parte hartu du; esaterako, UltimateGaN proiektuan (galio nitruroaren erdieroaleetan oinarritua), Reactionen proiektuan (energia-teknologietarako silizio karburozko erdieroaleetan oinarritua) edo InductIce proiektuan (hegoak berotzearen bidez kentzeko aplikazioa). Lankidetza horiei esker, harremanak estutu ahal izan dira mikroelektronikaren Europako eragile nagusiekin; besteak beste, Infineon eta ST Microelectronics.

Ion Etxeberriak, IKERLANeko zuzendari nagusiak, azpimarratu duenez, akordio horri esker, “oso harro gaude gure inguruan erreferente den eta nazioartean ospe handia duen enpresa batekin (COPRECI) dugun harremana sendotzeaz eta bi erakundeen arteko lankidetza teknologiaz haratago zabaltzeaz, bi erakundeek ditugun erronka berriei elkarrekin aurre egiteko askoz, horien artean espezializazioa eta talentua nabarmenduko nituzkeelarik”.

Bestalde, Imanol Oleaga COPRECIko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “lankidetza horrek gure plan estrategikoan ezarri dugun aliantza-estrategia berresten du, eta bertan islatzen da onenez inguratu behar dugula merkatura garaiz iristeko, irtenbide jasangarriak eta balio erantsikoak eskaintzeko. Potentzia- eta digitalizazio-elektronikaren esparruan sare lokal bat sortzeko aukera ematen digu, teknologikoki aitzindari izateko eta nazioartean lehiatzeko. Ingurumena errespetatzen duten eta kontsumo etiko eta osasungarria bultzatzen duten SOLUZIOAK garatzeko konpromisoa indartzen du. Bi enpresen arteko antolakuntza-konfiantzari eta diziplina anitzeko taldeen lanari esker, talentua garatzen eta trukatzen dugu”.

 

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu bi arlo nagusitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 lagunek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari den alde egiten du.

 

COPRECIri buruz

COPRECI, MONDRAGON Korporazioko kooperatiba kidea, liderra da mundu osoan etxetresna elektrikoentzako osagaietan eta soluzioetan, hauen diseinutik, garapenetik, produkziotik eta saldu osteko zerbitzuraino:

  • Termostatoak, txorrotak, gas-balbulak, eta elektronika eta sistemak sukalde, gainalde, lehorgailu, barbakoa eta berokuntza-ekipoetarako.
  • Motorrak, eta elektronika eta sistemak garbigailu, ontzi-garbigailu, labe eta lehorgailuetarako.
  • Potentzia-sorgailuak, fokuak, elektronika eta sistemak indukziozko gainetarako.

COPRECIk zortzi instalazio ditu munduan, eta bertatik hornitzen ditu etxetresna elektriko handiak, hala nola BSH, Whirlpool, Electrolux, Arcelik, Haier, Hisense, Miele, Weber edo Samsung.

Duela 60 urte baino gehiagotik, 280 patente baino gehiago merkaturatu ditu helburu berarekin: etxeko aparatuen prestazioak hobetzea, erabiltzailearen erosotasun eta segurtasun handiagoa lortzeko eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko.

Miniatura
Lankidetzak teknologiaren garapena indartuko du elektromagnetismoaren, makina elektrikoen eta potentzia-elektronikaren arloetan.
Miniatura
seo-url
copreci-eta-ikerlanek-lankidetza-hitzarmen-teknologikoa-sinatu-dute-elektronika-arloko-berrikuntza-disruptiboak-garatzeko
Id Externo
NOTA-236