Energiaren kudeaketa eraginkorra funtsezko alderdia da gure ekonomiaren sektore garrantzitsuenetako bitan: energiaren eta garraioaren sektoreetan. Etorkizuneko bilakaeran, funtsezkoak izango dira biltegiratze sistemak eta potentziako elektronika. Arrazoi horrengatik, enpresa garrantzitsuenak I+G+b alorrean inbertitzen ari dira jada, beraien garapenerako funtsezkoak diren teknologia horiek bultzatzeko.

Energia garbiak bultzatzea

Energia berriztagarria sortzeko sistemek (esaterako, eolikoa eta eguzki energia fotovoltaikoa) potentzia elektronikoaren premia dute, sare elektrikoari energia emateko eta energiaren banaketa “probetxugarri” egiteko.

Gainera, sistema horiek metagailuak behar dituzte ekoizten den energia gorde ahal izateko. Ezin da ahaztu energia iturri alternatiboak kontrolatu ezin diren fenomenoen menpe daudela (adibidez, haizea eta eguzki erradiazioak), eta bere ekoizpena ez da kontsumitzeko premia dagoen denbora berean gertatzen. Horrenbestez, energia alternatiboen ezarpen handiagoa erraztu nahi bada, ezinbestekotzat jotzen da biltegiratze sistemen garapenean aurrera egitea, sortzen den energia metatu ahal izateko eta banaketa sarera bideratu ahal izateko, eskari handieneko uneetan.

Datuek erakusten dutenez, gero eta garrantzitsuagoa da biltegiratzea sare elektrikoetan integratzea. Litio-ioizko bateria berrietan biltegiratze ahalmena hirukoiztu egin da munduan azken bi urteetan, eta aurreikusten da epe ertainera hazkundea are handiagoa izango dela. Dudarik gabe, horrek energia berriztagarrien erabilera bultzatuko du.

Etorkizuneko garraioa

Garraioaren sektorean, potentziako elektronika eta biltegiratze sistemak ere are garrantzitsuak izango dira. Ibilgailuek bateriak behar dituzte erregai fosiletan (gasolina, diesela, gas, etab.) oinarritutako ohiko motorrak erabat edo partzialki ordezkatzeko. Gainera, bai errepidezko garraioan bai tren ibilgailuetan, potentzia bihurgailuek funtsezko zeregina dute trakzio elektrikorako eta baterien energiaren kargarako eta kudeaketarako.

Bolumena eta efizientzia dira potentzia bihurgailu horien lehiakortasunean garrantzitsuenak diren alderdietako bi. Zentzu horretan, erdieroale berrietan oinarritutako bihurgailuen garapena (esaterako, silizio karburozkoak) errealitate izaten hasi da Japoniako autoen fabrikatzaile (esaterako, Toyota) edo tren fabrikatzaile (Mitsubishi) handien eskutik, egungo teknologiekin alderatuta pisu eta tamaina murriztu baitituzte. Enpresa horiek aitzindariak dira garraio sektorerako eraginkorragoak diren teknologikoen hedapenean, eta, aurreikusten denez, bihurgailu berri horiek poliki-poliki enpresa askoren eskaintzan sartuko dira. Merkatuko datuek hala adierazten dute: teknologia horiek gero eta gehiago erabiltzen ari dira hainbat garraio sistematan: ibilgailu elektrikoa, trena, metroa edo tranbia. Izan ere, ibilgailu elektrikoen salmentak (hibridoak edo puruak) areagotzen ari dira marka guztietan. Duela gutxi, Volkswagenek iragarri du aurreikusita duela Txinan 100.000 auto elektriko baino gehiago saltzea 2020an, eta 800.000 baino gehiago 2025ean.

Kasu arrakastatsuak

IKERLANen enpresa ugarirekin ari gara elkarlanean sektore hauetan, bai multinazionalekin bai enpresa txiki eta ertainekin.

Adibidez, oso nabarmena da Vectia enpresarekin batera eginiko lana autobus elektrikoak eta hibridoak garatzeko orduan. Gure hirietako autobus floten eraldaketa errealitatea da jada eta, eraldaketa hori bultzatzeko, beharrezkoa da autobus kontzeptua erabat aldatzea, trakzio elektrikoa ezarriz, zeinean potentzia bihurgailuak, biltegiratzea eta ekipo elektriko guztien kudeaketa funtsezkoak diren emaitza lehiakorra lortzeko. Proiektu honetan garatutako teknologiek kontsumoak eta kutsatzaileen igorpena murriztea ahalbidetzen dute.

Beste adibide bat Acciona Energia enpresarekin egindako lana da, biltegiratze eta kudeaketa sistema bat landu baitugu, elektrizitate eskaera gutxiago denean parke fotovoltaiko batean ekoitzitako energia gorde eta sareak eskatzen duen unean erabili ahal izateko.

Gainera, garraio sektoreko enpresetarako, hala nola CAF Talderako, txertatzen ari garen erdieroale berrietako batzuek (SiC) baterien kargagailuen bolumena eta pisua % 50eraino murrizten uzten dute. Logikoki, garraiobideetarako teknologietan beti jotzen da gailu arinagoak eta txikiagoak garatzera.

Gehitu behar da azken urte hauetan beste enpresa askorekin ere aritu garela elkarlanean, batera berrikuntzak garatzeko. Enpresa horietako batzuk dira, esaterako, Alstom, Cegasa Portable Power, Fagor Arrasate edo Iberdrola Renovables.

Produktuak eta zerbitzuak

IKERLANen, produktu pertsonalizatuagoak inplementatzeko eta diseinua aplikazio bakoitzera eta bezero bakoitzaren premietara bideratzeko helburua markatu diogu geure buruari. Ez dira gauza bera ibilgailu batean txertatutako sistema bat eta aplikazio estatiko bat; beraz, hori kontuan hartu behar da bezero bakoitzarentzat soluzio bat garatzen hasten garenetik. Fidagarritasuna, kostua, potentzia dentsitatea eta energia, edo arau alderdiak, esaterako, pisuzko atributuak dira baina pisu desberdina dute tren, industria edo energia berriztagarrien aplikazioetan.

Teknologia zehatzei dagokienez, merkatuan sartzen ari diren erdieroale berriak, hala nola silizio karburoak (SiC) eta epe luzeagora galio nitruroak (GaN), soluzio berritzaileak garatzen uzten ari zaizkigu. Azpimarratzekoa da, baita ere, elektromagnetismoari energiaren eta garraioaren beste eremu batzuetan ematen ari zaion aplikazioa. Esaterako, gainazalak eraginkortasunez berotzeko edo kontakturik gabeko energiaren transferentzia ibilgailu elektrikoak kargatzeko.

Elektrizitatearen biltegiratzearen etorkizunari dagokionez, oso berrikuntza garrantzitsuak espero dira datozen urteetan, orain imajinatu ezin ditugun produktuak garatzen utziko diguten berrikuntzak, alegia. Oraindik zaila egiten da teknologia bakoitzaren kalitatea eta aplikazio bakoitzerako duen egokitasuna ebaluatzea, baina garbi dago baterien bizitza eta bateriak erabiltzeko modua direla industriako aplikazioetan modu lehiakorrean txertatu ahal izateko gakoa. Testuinguru horretan, IKERLANen biltegiratze sistemen diseinu pertsonalizatuan eta soluzio komertzialen integrazioan dihardugu, baina gure bezeroentzat egokienak diren teknologiak egoki dimentsionatzen ere ari gara. Uste osoa dugu soilik baterien bizi itxaropena edo ultragaitasunak zehatz-mehatz ezagututa eta aplikazio bakoitzean horiek egoki kudeatuta atera ahal izango zaiela probetxurik handiena sistema hauei eta ekonomikoki bideragarri egin beraien ezarpena.

Sektore bietan gehien nabarmentzen diren enpresak I+G+i alorrean inbertitzen ari dira teknologia horiek bultzatzeko eta bere produktuetan integratzeko