• Gerta daitezkeen akatsei aurrea hartzeko aukera emango dute, eta horrek offshore energia ustiatzeko kostuak murrizten lagunduko du
  • Produktua EEA Grants programak finantzatzen duen Smart-Bearing proiektuaren esparruan garatu da

Errodamenduak dira itsaso zabalean jarritako aerosorgailuetan konponketa garestienetakoa duten osagaiak, eta ordezteak ere kostu handia eragiten du, garabi ontzi bat erabili behar delako. Offshore parte eolikoetan eragiketa eta mantentze lanen kostuak murrizteko asmoarekin, Laulagun Bearings enpresak, IK4-IKERLANekin lankidetzan, autodiagnostikoa egiteko eta bere egoera aerosorgailuaren kontrol sistemari jakinarazteko gai diren errodamenduak garatu ditu.

Garapen horri esker errodamenduaren egoera zein den etengabe jakin ahal izango da eta gerta daitekeen akatsari aurrea hartu. Kontuan hartu behar da horrelako instalazioak urruneko gune zailetan egon hi direla, eta zaila dela bertara iristea.

Errodamendu baten portaeran dituen arazoak aurrez ezagutzeak aukera emango du kalteak minimizatzeko eta mantentze lanak aerosorgailura joatea posible den unean bertan egin ahal izateko (eguraldi ona dagoenean edo jada aurreikusita zegoelako).

Errodamenduak Smart-Bearing proiektuaren esparruan garatu dira, EEA Grants Programaren Laguntzarekin. Egitasmoa elkarrekin finantzatzen dute Espainiak, Islandiak, Liechtensteinek eta Norvegiak, eta Europako herrialdeen arteko desoreka ekonomikoak eta sozialak murrizten eta elkarren arteko harremanak indartzen lagundu nahi du.
Proiektuak bi urteko iraupena du eta hasierako fasean dago, garatu den sentsorizazio eta monitorizazio sistemarekin saiakuntzak egiten.

Teknologia prediktiboa

Smart-Bearing proiektuan garatu dena bezalako teknologia prediktiboak garrantzitsuak dira, offshore parke eolikoak mantentzeko lanak oso kostu altua duelako. Berez, horrelako instalazioen operazio eta mantentze kostuak murriztea da enpresen ardura nagusietakoa.

Laulagun Bearingsek eta IK4-IKERLANek garatutako errodamenduak hardware eta software elementuak ditu bere egoera detektatu ahal izateko. Garatutako sentsorizazioa gai da bere faserik goiztiarrenean errodadura pistan pitzadurak eta mailatuak identifikatzeko.

Sentsoreek hartutako informazioa errodamendu batean txertatuta dagoen prozesamendu unitate batera bidaltzen da, harririk gabeko bide batez. Unitate horrek errodamenduaren osasun egoera diagnostikatzen du eta, dagokionean, informazioa bidaltzen du kanpora egin behar liratekeen mantentze lanei buruz.

Smart-Bearing proiektuak garatutako produktu berriak neurri zuzentzaileak egiteko aukera ematen du, errodamenduaren bizi baliagarria ahalik eta gehien luzatzeko eta aerosorgailua mantentzeari lotutako kostuak murrizteko.

Offshore energia eolikoa

Lurreko energia eolikoa baliabide berriztagarriak ustiatzeko teknologikoki helduenen artean dauden teknologietakoa da. Aitzitik, hainbat faktore direla eta, horien artean erabili daitezkeen haize motak, espazio falta edo ikusmen inpaktua, gero eta gehiago ari dira bultzatzen itsaso zabaleko edo offshore energia eolikoa.

Horrelako instalazioek hainbat ezaugarri dituzte lurrekoek ez bezalakoak: aerosorgailuak handiagoak dira eta potentzia handiagoa dute, parkera iristea askoz zailagoa da eta, bi alderdi horien ondorioz, mantentze lanen kostuak handiagoak dira.

Merkatuak gero eta gehiago eskatzen ditu horrelako instalazioak, baina errentagarriak izateko ezinbestekoa da kostu horiek murriztea. Mantentze lan prediktiboaren estrategiek, Laulagun Bearingsek eta IK4-IKERLANek garatu dutenak bezala, behar horri erantzuten diote.

IK4-IKERLANi buruz

IK4-IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentziari eta enpresei balio lehiakorra emateari dagokionez, hainbat domeinu teknologiko konbinatuz soluzio integralak eskaintzeko ahalmena baitu. Hori posible izateko arrazoia da sei esparru handitan espezializazio maila handia duela: sistema txertatuak, potentziako elektronika, mikroteknologiak, energiaren eraginkortasuna eta biltegiratzea, mekatronika eta fabrikazio aurreratua.

Proiektuaren fitxa

Izena: SMART-BEARING: Smart Offshore Bearing: Sensing, Monitoring and Diagnosis
EEA Grants Programa
Erakunde finantzatzailea: CDTI
Kontratu zenbakia: IDI-20140063
Proiektuaren liderra: Laulagun Bearings
Parte hartzaileak: Laulagun Bearings, IK4-Ikerlan, NorMec

Laulagun Bearingsek eta IK4-IKERLANek norberaren egoera ebaluatzen duten osagaiak garatu dituzte