Hardware eta software teknologiak diseinatzen eta garatzen ditugu, sistema txertatuei beren inguruneetan behar dituzten zibersegurtasun-gaitasunak emateko. Helburua da gailuak baimenik gabeko sarbide eta erabileretatik babestea, sistemen konfidentzialtasun-, erabilgarritasun- eta integritate-printzipioak babesteko.
Adituak gara zibersegurtasun baldintza altuak dituzten sistema txertatu konplexuen garapenean. Hardware, sistema eragile, aplikazio-software eta komunikazio mailako soluzioak eskaintzen ditugu, eta gure garapenek arauzko eta legezko baldintzak betetzea ahalbidetzen dute.
Zibersegurtasuna maila fisikoan (hardwarea) ebaluatzen dugu, zibersegurtasun mekanismoen inplementazioan egon daitezkeen ahultasunak diagnostikatu eta zuzentzeko. Horretarako, teknika aurreratuak erabiltzen ditugu, hala nola side channel analysis edo fault injection, besteak beste.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Sistema txertatuen zibersegurtasuna elementu estrategikoa da industriaren lehiakortasunerako, eta funtsezko faktorea 4.0 Industriako teknologien bilakaerarako, Europako Batzordeak sustatutako zibersegurtasuneko arau-esparruarekin bat datozenak.