Elkarrekin konektatutako gailuen munduan, konfiantza digitaleko arkitekturak sortzen ditugu. Produktu digitalen bizi-ziklo osoari zibersegurtasuna ematen diogu, eta ziurtagiriak lortzeko bideratzen ditugu, Espainiako eta nazioarteko estandarrekin bat. Prozesuaren fase guztiak daukagu kontutan: hasierako diseinutik eta garapenetik hasi eta hedapena eta operazioa martxan jartzeraino. Horrela, industria digitalarentzat ingurune segurua eta fidagarria bermatzen dugu.
IIoT inguruneetako komunikazio segurua indartzen dugu enkriptazio-eskema aurreratuak ezarriz eta 5G eta LP-WAN sareetako segurtasuna optimizatuz. Zibersegurtasun arloko nazioarteko estandar zorrotzenak jarraitzen ditugu.
Plataforma digitaletarako teknologia seguruak garatzen ditugu, APIetan oinarritutako mikrozerbitzuen arkitekturetatik HMIetara. DevSecOps ikuspegiak hartzen ditugu hodeiko azpiegitura publiko eta pribatuetako zibersegurtasuna automatizatzeko eta arintzeko.
Datuen subiranotasuna eta industria-inguruneetan partekatze segurua lehenesten dituzten irtenbideak eskaintzen ditugu. AAren segurtasuna zabaltzen dugu, eredu eta algoritmoak ebaluatuz, eta know-how industrialaren pribatutasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatuko duten eraso eta defentsa berritzaileak diseinatuz, hau da, datuena eta haien ereduena.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Edge eta cloud plataforma digitalen segurtasunerako soluzioak eskaintzen ditugu, zerbitzuekiko eta adimen artifizialarekiko fidagarritasuna, baita gailuen zibersegurtasunaren bizi-zikloaren kudeaketa integralerako zerbitzuak ere: identifikaziotik hasi eta ahultasunen analisiraino eta arintzeraino, eguneratzeetaraino eta monitorizazioraino.