Segurtasun funtzionaleko eta zibersegurtasuneko sistema kritikoak diseinatzen eta garatzen ditugu, indarrean dauden erregulazio eta araudien arabera. Metodologiak, hardware / softwareen diseinuak eta tresnak ikertzen ditugu, erabiltzaileek sisteman gerta daitezkeen akatsekiko duten segurtasuna eta zibererasoen aurkako gailu / zerbitzuak babesteko.
Ibilbide luzea egin dugu funtsezko sektoreetan segurtasun funtzionaleko sistemak sortzen. Sistema adimendunen segurtasunarekin lotutako erronkei aurre egingo diegu, gero eta sofistikatuagoak diren algoritmo eta plataformetara egokituz.
Segurtasun funtzionaleko eta zibersegurtasuneko sistemak garatzeko metodologia ziurtatuak ditugu. Tresna berritzaileekin aberasten ditugu etengabe, eraginkortasuna handitzeko eta nazioarteko estandar zorrotzetara egokitzeko.
Adituak gara sistema fidagarriak eta ziberseguruak egiaztatzen eta balioztatzen. Laborategi propioa dugu, produktuen zibersegurtasuna ebaluatzeko gaitua, teknologiaren egoerarekin bat datorrena.
Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.
Segurtasun funtzionala eta zibersegurtasuna funtsezko zutabeak dira aro digitalean. Espezialistak gara sistema kritikoen diseinuan, garapenean eta ebaluazioan, eta soluzioak, metodologiak eta tresnak eskaintzen ditugu haien garapena optimizatzeko, eta, horrela, tokiko industriaren lehiakortasuna indartzen dugu elkarrekin konektatutako mundu batean.