Miniatura
Ikerlan-tecnologia-detalle-cards-monitorizacion
Monitorizazioa
Opacidad
20%
Gure espezializazioak

Adituak gara sistema mekatronikoen eta monitorizatu beharreko prozesu industrialen metrika garrantzitsuenen definizioan. Horretarako, sistema eta prozesu bakoitzaren egungo egoera eta etorkizuneko aukerak zehazten ditugu. Azterketa hori kontuan hartuta, erabilgarritasun-, eraginkortasun- eta jasangarritasun-mailarik optimoak ziurtatzen dituzten parametroak erabakitzen ditugu.

Analisi aurreratua eta zero akatseko fabrikazioa

Mekatronikan aditu garen aldetik, zero akats fabrikazioaren arloan lan egiten dugu, eta gai gara osagai batean kalterik dagoen baloratzeko. Sentsorikako setup-a eta datu-bilketa ere egiten ditugu, eta jasotako seinaleak prozesatzen ditugu azpiko informazioa ateratzeko. Erreferenteak gara analisi bibroakustikoan.

Algoritmoa eta adimen artifiziala mantentze-lan prediktibo eta preskriptiborako

Simulazio-tekniken eta adimen artifizialaren bidez, algoritmo eta biki digitalak garatzen ditugu, osagaien, sistemen eta prozesuen diagnostikoa eta pronostikoa egiteko, mantentze-lan prediktiboaren eta preskriptiboaren esparruan.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Monitorizazioari eta haren teknologia gaitzaileei esker (biki digitala eta adimen artifiziala, esaterako), sistema mekatroniko baten egoera zehazteaz gain, sistema horren bilakaera aurreikus dezakegu eta erabilera optimizatzeko ekintza onenak agindu.

Urko Leturiondo Zubizarreta
Datu Eragiketak taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN