Miniatura
Ikerlan-tecnologia-detalle-cards-sistemas-comunicacion
Komunikazio-sistemak
Gure espezializazioak

IKERLANen esperientzia egiaztatua dugu kable bidezko eta haririk gabeko komunikazio-sistemak garatzen eta integratzen. Ibilbide horri guztiari esker, arreta berezia jartzen dugu sistema horien sendotasun funtzionalean eta ez-funtzionalean, bai eta horien bateragarritasun elektromagnetikoan (EMC) eta segurtasun elektrikoan ere.

Komunikazio sendoak

IKERLANeko taldea aditua da haririk gabeko komunikazio fidagarriak edo BMS wirelles-a garatzen. Industria-komunikazioko busak aplikatzen ditugu, estandarrak edo pertsonalizatuak.

Wifi eta 5G industrialak

Komunikazioetan adituak gara, hala nola 5G-TSN, ibilgailuetan (V2X) eta ibilgailu elektrikoaren kargan.

EMC eta segurtasun elektrikoa

Produktu elektronikoei saiakuntza funtzionalak eta ez-funtzionalak aplikatzen dizkiegu, eta soluzio bereizgarriak ematen dizkiegu bateragarritasun elektromagnetikoari eta segurtasun elektrikoari buruzko araudia betetzeko automobilgintzan, jasokuntzan eta trenbide-mugikortasunean, besteak beste.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Industria-aplikazioen baldintzetara egokitutako haririk gabeko eta kabledun komunikazio fidagarriak garatzeko gaitasuna dugu.

Aitor Arriola Bilbao
Konektibitate Adimenduna taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN