Miniatura
Ikerlan-tecnologia-detalle-cards-sistemas-hw
Hardware sistemak
Gure espezializazioak

Adituak gara sistema elektroniko aurreratuen garapenean, hainbat aplikazio eta industria-sektoretarako. Gure bezeroekin lankidetzan aritzen gara garapenaren fase guztietan, eta gure diseinuek eskakizun funtzional eta ez-funtzional zorrotzenak betetzea lortzen dugu. Gainera, nazioarteko ospe handiko partner-ekin elkarlanean dihardugu prozesamendu-arkitektura berriak garatzeko, etorkizuneko erronka teknologikoei heldu ahal izateko.

Sistema elektroniko aurreratuetarako hardwarea

Txartel eta sistema elektroniko aurreratuak garatzen ditugu honako aplikazio hauetarako: ikusmen artifizialeko sistemak, denbora errealeko kontrol-unitateak, sentsore adimendun miniaturizatuak, komunikazio-sistemak edo energia biltegiratzeko sistemak. Gure garapen zikloak arinak dira muntaia elektronikoko eta bateragarritasun elektromagnetikoko laborategiei esker.

Hardware konplexurako sistema-softwarea

Diseinatzen dugun hardwarearen gaineko aplikazioen garapena gaitzeko sistema softwarea garatzen dugu, arreta hardware plataforma heterogeneoetan, konputazio aurreratuan, kudeaketa energetikoan, eramangarritasunean eta eguneratze seguruetan jarrita. Embedded Linuxen adituak gara eta denbora errealeko eta segurtasun funtzionaleko sistemetan nola erabiltzen den ikertzen dugu.

Pertzepzio neuromorfikoko sistemak

Sistema biologikoen funtzionamenduan oinarritutako ikus-pertzepzioko sistema neuromorfikoak garatzen ditugu. Horren barruan sartzen dira gertaerak aurrez prozesatzeko algoritmoak garatzea, hardware digitalean inplementatzea eta ikusmen dinamikoko sentsore neuromorfikoekin eta AI/ML prozesadore neuromorfiko eta azeleragailu berritzaileekin integratzea.
 

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Sistema elektronikoak garatzen ditugu, industria-sektore desberdinenei eta era guztietako aplikazioei erantzuteko, erronkari handienei begi. Horretarako, teknologiaren egoeratik ahalik eta gertuen dauden metodologiak eta teknologiak erabiltzen ditugu. Gainera, eskakizun funtzional eta ez-funtzional zorrotzenak betetzen direla bermatzen dugu.

Lisandro Monsalve Smitt
Hardwarea eta Bateragarritasun Elektromagnetikoa taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN