Miniatura
Fiabilidad Estructural
Fidagarritasun estrukturala
Opacidad
20%
Gure espezializazioak

Osagaien eta sistema industrialen osotasun estrukturala bermatzen dugu bizi-ziklo osoan. Horrela, zirkulartasuna eta jasangarritasuna hobetzen ditugu hasierako diseinutik abiatuta, prototipo birtualekin eta balioztatze esperimentalarekin, eta, funtzionatzen ari den bitartean, biki digital ebolutiboen bidez. Era berean, bere bizi-zikloaren balizko luzapen bat ere aurreikusten dugu, geratzen den bizitzaren ebaluazioarekin.

Ebaluazio-ereduak eta biki digitalak

Fisikan oinarritutako fidagarritasun estrukturala ebaluatzeko ereduak garatzen ditugu (physics based structural reliability models), denboran egokitzeko prototipo birtual edo biki digital gisa erabil daitezkeenak.

Saiakuntza esperimentalak

Saiakuntza esperimentalak egiten ditugu osagaiak eta materialak karakterizatzeko eta baliozkotzeko, gure eredu birtualak egiaztatu ahal izateko. Saiakuntza sinplifikatuen eta neurrira egindako saiakuntzen diseinuan dugun ezagutza eskaintzen dugu, eskala-efektua edo bestelako probabilitate-aldaketa ebaluatzeko eta, hartara, tamaina errealeko osagaiaren hutsegitea aurreikusi ahal izateko.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Funtsezkoa da sistema mekanikoen osotasun estrukturaleko metodologia baliozkotuak garatzea, bizi-ziklo osoan zehar fidagarritasun handia lortzeko.

Mireia Olave Irizar
Fidagarritasun Mekanikoa taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN