Miniatura
Ikerlan-tecnologia-detalle-cards-gestion-energia-electrica-termica
Energia elektrikoaren eta termikoaren kudeaketa
Gure espezializazioak

Baliabide energetikoak integratzeko eta optimizatzeko irtenbideak garatzen ditugu, gizarte- eta ingurumen-irizpideekin, eta bereziki energia berriztagarrietan eta biltegiratze-sistemetan. Teknologia pertsonalizatua da, helburu zehatz bakoitzari erantzuten diona, baina kasu guztietan eraginkortasun energetikoa, malgutasuna, sendotasuna, erresilientzia eta errentagarritasunaren igoera hobetzen dituena.

Biltegiratze-sistemetarako karakterizazioa eta algoritmia

Biltegiratze-sistemen karakterizazio elektrikoa, termikoa eta bizitza egiten ditugu, eta adimen artifizialean oinarritutako algoritmo aurreratuak garatzen ditugu, haien SOC-carga, SoH-osasun egoera edo RUL-bizitza balioztatzeko. Horrela, ezagutza fidagarria dugu, eta sistemaren kudeaketa ezin hobea egin dezakegu.

Dimentsionatzeko tresnak

Adituak gara, halaber, energia biltegiratzeko sistemak integratzearen bideragarritasun tekniko-ekonomikoa ebaluatzen duten dimentsionamendu-tresna kustomizatuen garapenean.

EMASen garapena eta ezarpena

Energia kudeatzeko plataformen (EMS) HW/SW arkitektura definitu eta inplementatzen dugu, baita berriztagarriak eta mugikortasuna integratzeko aplikazioen baliabide energetikoak modu optimoan monitorizatu eta kudeatzen dituen algoritmia aurreratua ere.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Biltegiratze-sistemen domeinua eta helburu-aplikazioak konbinatuz, hala nola berriztagarriak eta elektromugikortasuna, konbinatuz, irtenbide pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, energia ahalik eta hobekien kudeatzeko.

Haizea Gaztañaga Arantzamendi
Energiaren Biltegiratzea eta Kudeaketa taldeko arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN