Miniatura
Almacenamiento de la energía eléctrica
Energia elektrikoaren biltegiratzea
Opacidad
20%
Gure espezializazioak

Energia elektrikoa biltegiratzeko sistemak garatzen eta integratzen adituak gara, eta sistema horien segurtasun, fidagarritasun, eraginkortasun eta bizitza erabilgarrian jartzen dugu arreta. Diseinuak egungo biltegiratze-beharretara egokitzen ditugu, etorkizuneko erronkak kontuan hartuta, hala nola digitalizazioa eta zibersegurtasuna.

Biltegiratze-sistemak

Sistema osatzen duten elementu guztiak biltzen dituzten biltegiratze-sistema guztiz integralak garatzen ditugu: gelaxka, BMS, hozte-sistema, konpresio-elementuak, runaway thermal arintzea, etab.

Bateriak monitorizatzeko sistema elektronikoak

Adituak gara Battery Management Systems (BMS) diseinatzen. Gure erreferentziazko diseinuetatik abiatuta egiten dugu, eta, horrela, BMS esklaboen, BMS masterren eta baterien deskonexio-elementuen garapen-denborak laburtzen ditugu.

IKERKETA-PROIEKTUAK
LABORATEGIAK: IKERLANEN BIHOTZA

Gure instalazio aitzindariek eta goi mailakoek ezinbesteko aukerak eskaintzen dituzte hainbat teknologia probatu eta baliozkotzeko, eta, horrela, iraunkortasuna, energia-eraginkortasuna eta zibersegurtasuna bezalako erronkei erantzuteko.

Miniatura
Ikerlan-tecnologia-bloque-laboratorios

Segurtasun funtzionaleko BMSei eta baterien runaway thermala arintzera bideratutako diseinu elektromekanikoko teknikei esker, biltegiratze-sistemen segurtasuna eta fidagarritasuna handitzea lortu dugu, hori baita sektorearen kezka nagusietako bat.

Jon Crego Meda
Sistema Elektroniko Txertatuak Arloko Arduraduna
INTERESGARRIA IZAN DAKIZUKE
EZAGUTU ZURE ERRONKARI AURRE EGITEKO ESKAINTZEN DIZKIZUGUN TEKNOLOGIAK
TEKNOLOGIA ETA TALDE LANA GUSTUKO BADITUZU, HAUXE DA UNEA. IKERLAN ZURE LEKUA DA
INFORMAZIO GEHIAGO BEHAR BADUZU EDO IKERLANEN LAN EGIN NAHI BADUZU, JARRI GUREKIN HARREMANETAN