Gailu mediko seguruak eta ziberseguruak
Prestazio eta elkarreragingarritasun handiko irtenbideak garatzen ditugu, geure metodologian oinarrituta. Gai gara segurtasun funtzionaleko edota zibersegurtasuneko baldintzak betetzen dituzten produktuen garapena eta ziurtapena eskaintzeko, erreferentziazko erakunde batek ziurtatuta.
Datuen anonimotasuna eta analitika aurreratua
Erabakiak hartzeko prozesuan langile klinikoari laguntzeko softwarea diseinatzen dugu, datu anonimoen erabileran oinarrituta eta eredu prediktiboak sortzeko gai dena. Esperientzia handia dugu datuak prozesatzeko liburutegien erabileran eta adimen artifizialeko ereduen trebakuntzan. Web interfazeen erabileran ere ezagutza zabala dugu.
Gailu mekatronikoen kontrol sendoa
Kontrol- eta robotika-soluzioak garatzen ditugu, gutxieneko kirurgia inbaditzailearen aplikazioetan profesionalei laguntzeko.
Gure bezeroak gure ikerketa eta transferentzia teknologikoaren oinarria izateaz gain, gure erreferentziarik onena ere badira, eta haien gogobetetasuna eta arrakasta dira aparteko kalitatezko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzera bultzatzen gaituzten gakoak.
Eskakizun funtzional eta ziberseguruen estandar altuko produktuak / zerbitzuak eta prozesuak garatzen ditugu, osasun-sektorea eraldatzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko helburuarekin.