options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Oviedoko Unibertsitateak eta IKERLAN zentro teknologikoak katedra bat sortu dute ikerketa eta ingeniarien prestakuntza bultzatzeko

shape

Ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak zein ingeniariak prestatzeko jarduerak bultzatuko ditu akordio berriak

Oviedoko Unibertsitateak eta IKERLAN zentro teknologikoak katedra bat sortu dute ikerketa eta ingeniarien prestakuntza bultzatzeko

01/10/2019

shape

2019ko urriak 1.- IKERLAN euskal zentro teknologikoak eta Oviedoko Unibertsitateak katedra bat izenpetu dute erakunde bien arteko lankidetza sendotzeko eta indartzeko eta ikerketa, zientzia zabalkunde, prestakuntza eta teknologien transferentziako jarduerak bultzatzeko ingeniaritza mekanikoaren, elektronikaren eta komunikabideen, energia eta potentziako elektronikaren eremuetan.

Oviedoko Unibertsitateko errektore Santiago García Grandak eta IKERLANeko zuzendari nagusi Marcelino Caballero Pozok izenpetu dute akordioa. Beste neurri batzuen artean, hitzarmen honek ikerketa eta doktoretza tesien babeserako lerroak bultzatuko ditu, bai eta ikasketa amaierako sarien sorrera, gradu ondoko programak diseinatzea eta ematea edo jardunaldi, argitalpen eta gertakari zientifikoak egitea ere.  Ikertzaileen trukea eta Oviedoko Unibertsitatean bertan eta IKERLANen praktikak egiteko egonaldiak ere ahalbidetuko ditu.

IKERLANen eta Oviedoko Unibertsitatearen arteko harremana orain dela ia bi hamarkada hasi zen, lehenengo ORONA igogailuen fabrikatzailearentzako industriako ikerketa proiektuetan elkarlanean arituta eta, gero, erakunde biek lankidetzan arituta urte hauetan guztietan egin diren karrera amaierako 40tik gora lanen bitartez. Lankidetza horren ondorioz, Oviedoko Unibertsitateko hamar ingeniari baino gehiago sartu dira ikertzaile IKERLANen (aurten, 2019an, 10 urte bete dira hain zuzen horietako lehena sartu zenetik). Era berean, azken urteetan hainbat doktoretza tesi abiarazi dira erakunde bien arteko lankidetzan, eta horietatik hiru martxan daude une honetan. Oviedoko Unibertsitateko karrera amaierako proiekturik hoberenari ematen zaion IKERLAN Saria da orain arteko lankidetzaren beste adibide garrantzitsu bat da, sariak hainbat urtetan IKERLANen babesa eduki du eta.

“Gaur oso egun berezia da IKERLANentzat, izan ere, katedra hau izenpetuta urrats garrantzitsua eman dugu Oviedoko Unibertsitatearekin dugun ia bi  hamarkadako harremana sendotzen, gure ahalmenak eta enpresei eta gizarteari oro har ematen diogun balioa hobetzen jarraitzea ahalbidetuko digulakoan”, azaldu du Marcelino Caballero Pozok, katedra izenpetu ondoren.

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2018an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun 300 pertsona baino gehiagoko plantilla bat dauka, eta 1,5 M€  baino gehiago inbertitzen ditu urtero (bere fakturazioaren % 6,25) ikasleen prestakuntzan, urtean 100 ikasle baino gehiago prestatuta, tartean 40 doktoregai baino gehiago  nabarmentzen direlarik.

close overlay