options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

José Miguel Lazkanotegi aukeratu dute IKERLANeko lehendakari berria

shape

Oronako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboak José Mari Balzategiren txanda hartu du, erretiroagatik zentro teknologikoaren lehendakaritza utzi baitu.

José Miguel Lazkanotegi aukeratu dute IKERLANeko lehendakari berria

09/07/2020

shape

Zentro teknologikoko Kontseilu Errektoreak José Miguel Lazkanotegi aukeratu du IKERLANeko lehendakari. José Mari Balzategi ordezkatu zuen Lazkanotegik. Jose Mari Balzategik erretiroa iragarri zuen ekainaren 18ko batzar nagusian, bertan esker ona jaso zuelarik lehendakari gisa egindako lanagatik.

Lazkanotegi, jaiotzez Berakoa, Mondragon Korporazioari lotuta egon da bere ibilbide profesional osoan. Ingeniaritza Elektronikoa ikasi zuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan (1984-1988), eta han irakasle aritu zen 6 urtez. 1995ean, ORONAn ekin zion bere ibilbide profesionalari, eta gaur arte, 25 urtez, hainbat proiektu egin ditu merkatu nazionalerako eta nazioartekorako. Azken bi urtetandik, kooperatiba horretako Berrikuntza Teknologikoko zuzendari korporatiboa da. Halaber, ORONAko Kontseilu Errektoreko kide izan da 12 urtez, eta horietako 8 lehendakaria izan da, 2007tik 2015era bitartean.

IKERLANeko lehendakari berriak hau adierazi du: “Ilusioz eta erantzukizunez hartzen dut IKERLANen buru izateko erronka, proiektu handi honek ordezkatzen duen guztiarengatik. IKERLAN zentro teknologiko berezia eta bertako enpresetarako erreferentea izateaz gain, MONDRAGONeko ikur ere bada. Ahalik eta ekarpen handiena egiten saiatuko naiz, IKERLAN, teknologiaren bidez, eraldaketarako funtsezko tresna izan dadin enpresentzat, eta, era berean, pertsonak profesionalki bikain trebatu eta garatu ahal izateko kooperatiba-enpresa handi bat izan dadin”.

IKERLANen izenean, Kontseilu Errektoreak eskerrak eman dizkio José Mari Balzategiri Zentro Teknologikoari errektore eta lehendakari gisa egindako ekarpenagatik, eta ongietorria eman dio José Miguel Lazkanotegiri kargu berrian, 2020ko uztailaren 1etik aurrera eraginkorra baita.

IKERLANi buruz

IKERLAN, BRTAko kidea, zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazioko Teknologiak (EIKT); Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. 2018an, IKERLANek AENORen egiaztagiria lortu zuen, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014), zeinarekin zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzen baita. Gaur egun, 350 pertsona inguruk osatzen dute langile taldea.

close overlay