options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Industriarako lainoko teknologien gaineko workshop-a

shape

Orona IDEOn egingo da (Hernani), azaroaren 24an

Industriarako lainoko teknologien gaineko workshop-a

18/11/2016

shape
  • CREMA eta C2NET proiektu europarren emaitzak erakutsiko dira, zentroak proiektu horietan parte hartzen baitu

IKERLANek, datorren azaroaren 24an Orona IDEOn (Galarretako industrialdea, Hernani) burutuko den ‘1st CREMA/C2NET Industrial Workshop’ izeneko ekitaldiaren antolaketan kolaboratzen du. Ekimenaren helburua da bertaratzen diren enpresei erakustea zer aukera sortu diren beraientzat industria digitalizatzeko prozesuen ondorioz eta, zehazkiago, CREMA eta C2NET proiektu europarretan garatzen ari diren soluzioak; izan ere, zentroak proiektu horietan parte hartzen du.

Etorkizunekon manufakturako industriak izango dituen premietara egokitzeko, enpresek malgutasunez erantzun behar dute eskaera aldakorren aurrean eta jakin behar dute beraien produkzio ahalmenak azkar eta eraginkortasunez kudeatzen, hornikuntza kateko bazkideen artean lankidetzak arina izan behar duenean. Jardunaldian soluzio berritzaileak erakutsiko dira, industria-enpresei erabakiak hartzeko prozesu azkarragoak eta eraginkorragoak edukitzen utziko dieten soluzioak, alegia. Hitz batean, fabrikazioko aktiboak hobeto erabiltzen utziko dieten soluzioak.

Zentzu horretan, bi proiektuek gai osagarriak lantzen dituzte. C2NT proiektuak lainoan kokatutako tresna informatikoak garatuko ditu, enpresei eta, batez ere, enpresa txiki eta ertainei lankidetzan arituta material fluxua optimizatzen laguntzeko. CREMA proiektuak, berriz, industriako makinen osagai kritikoen funtzionamendua landuko du nagusiki, matxurak prebenitzeko.

Workshop-ean Europako Batzordeko eta industria-enpresetako punta-puntako hizlariek parte hartuko dute, eta Europako industrietan digitalizazioa lidergo industriala lortzeko eta sendotzeko funtseko estrategia gisa edukitzen ari den sarreraz hitz egingo dute, beraien ikuspegitik.

Ekitaldira joan nahi duten enpresetako ordezkariek ekitaldiaren webgunean eman beharko dute izena.

close overlay