IKERLANek sektore eolikoarentzako dituen gaitasun teknologikoak aurkeztuko ditu Wind Europe azokan
Zentro teknologikoak bere standa izango du azokan, 1-C22 hallean, Euskadiko Energia Klusterrak koordinatutako gunearen barruan

25/03/2019
- Wind Europe Conference & Exhibition azoka apirilaren 2tik 4ra bitartean egingo da Bilbao Exhibition Centre eremuan.
IKERLAN euskal zentro teknologikoak sektore eolikoarentzako balio erantsi handiko soluzioen garapenean dituen gaitasunak aurkeztuko ditu Wind Europe Conference & Exhibition azokan. Ekitaldia Bilbao Exhibition Centre eremuan izango da Barakaldon (Bizkaia).
Wind Wind esloganarekin, zentro teknologikoak bere standa izango du azokan, 1-C22 hallean, Euskadiko Energia Klusterrak koordinatutako gunearen barruan.
“IKERLANek sektore eolikoko enpresak laguntzen ditu euren bilakaera teknologikoko prozesuan eta, horregatik, sektorean erreferente diren konpainiekin lankidetzan egindako ibilbide garrantzitsuaren jabe gara. Wind Europe azokan izango dugun presentziak ahalbidetuko digu kasu arrakastatsuak aurkeztea eta bisitariekin partekatzea hainbat teknologia integratzeko ditugun gaitasunak, hala nola fidagarritasun estrukturala osagaien eta egituren diseinuan, kontrol algoritmoak, sistema elektriko eta kontrol eta ikuskapen sistemen diseinua, monitorizatzeko eta balidatzeko teknologiak eta serbitizaziora bideratutako digitalizazio soluzioak”, Xabier Sagartzazuk dioenez. Bera zentro teknologikoko Fabrikazio Aurreratuko eta Energia eta Potentzia Elektronika ataletako zuzendaria da.
Ekitaldiak, sektore eolikoak Europan duen azoka garrantzitsuena, erronka gakoei aurre egin behar dien esparru bateko azken joerak erakustea ahalbidetuko du, hala nola fidagarritasuna bermatuko duten kostu lehiakorreko makinak garatzea, egun lanean ari diren makinen bizitza hedatzea bermatzea eta apustu egiten jarraitzea serbitizazioaren eta sektorearen saldu osteko zerbitzuen alorretan.
IKERLANek bere azken ikerketa proiektuen emaitzak aurkeztuko ditu eta, horretarako, Wind Europe azokako programaren barruan sartutako hitzaldi teknologikoak erabiliko ditu. Gainera, bere standean teknologietan duen trebezia erakutsiko du, hala nola aerosorgailuen osagaien eta egituren diseinuan, aerosorgailuen eta parke eolikoen kontrolean, sistema elektrikoen eta kontrol eta ikuskapen sistemen diseinuan, monitorizazio eta balidazio teknologietan, eta operazio eta mantentze prozesuak hobetzera bideratutako metodologietan.
Teknologia horiez gain, bere IKERLAN Konnekt plataformaren gaitasunak aurkeztuko ditu. Plataforma hori da zentro teknologikoak duen digitalizazio industrialerako soluzioek osatzen duten balio digitaleko proposamena.
“IKERLAN Konnekten soluzio digitalak enpresa ehunaren behar zehatzetara egokitzen dira eta arrakastaz inplementatu da exijentzia handiko sektoreetako aplikazio industrialetan, hala nola ekipo ondasunetan, garraioan eta baita, noski, energiaren sorkuntzan ere”, zehaztu du Unai Viscarretek. Bera IKERLANEKO Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko zuzendaria da<0}
Interesa duten hedabideek energia eolikoaren esparruan IKERLANek duen balio proposamena bere standean ezagutu ahal izango dute, 1-C22 hallean, Euskadiko Energia Klusterraren gunearen barruan.
IKERLANi buruz
IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste industriaren beharretara orientatzeko duen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hiru arlo nagusi hauetako hainbat eremu teknologiko uztartuz: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Zentroa IK4 aliantzako kide da eta 2018an AENORen egiaztagiria berritu du, bere kudeaketa sistema integralagatik (UNE-EN ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014); egiaztagiria zentroak I+G+B alorrean duen bikaintasun maila aitortzeko modu bat da. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.