options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

IKERLANek doktoregaien hirugarren jardunaldia antolatu du beren ikertzaile lana aitortzeko

shape

Zentro teknologikoak doktoregaien hirugarren jardunaldia egin du eta ekintza horretan protagonista izan dira erakundean beren doktoretza egiten ari diren pertsonak.

IKERLANek doktoregaien hirugarren jardunaldia antolatu du beren ikertzaile lana aitortzeko

08/07/2019

shape
youtube
  • Ekitaldia Orona Ideon gauzatu da eta IKERLANek teknologoak trebatu eta espezializatzeko duen konpromisoaren erakusgarri da.
  • Erakundean, une honetan 44 doktore tesi ari dira lantzen, dozena bat unibertsitateren lankidetzari esker, eta IKERLANek 2018an milioi bat euro baino gehiago erabili ditu ikasleak trebatzeko.

Bere doktoregaien lana bultzatu eta aitortzeko helburuarekin, IKERLAN zentro teknologikoak doktoregaien hirugarren jardunaldia egin du gaur Orona Ideon, Hernanin.

Gaur egun, IKERLANen 44 doktore tesi ari dira lantzen, dozena bat unibertsitateren lankidetzarekin. Kopuru horrek erakusten du zentroak prestakuntza bikainaren alde egiten duen apustu estrategikoa, gaitasun handiko harrobia izateko helburuarekin eta egun eta etorkizunean industriak dituen eta izango dituen erronka teknologikoei aurre egin ahal izateko.

2018an, zentroak milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin du bere ikasle harrobiaren prestakuntzan, profesionalizazioan eta espezializazioan.

“Doktoregaien bitartez egiten den bikaintasunezko prestakuntza IKERLANen apustu estrategikoa da orain dela hamarkada bat baino lehenagotik eta, era berean, ikertzaileak Zentrora erakartzeko iturri garrantzitsuenetakoa”, adierazi du IKERLANeko Ezagutzako zuzendari Ana Martinez Esnaolak.

Doktoregaien lan garrantzitsua eta IKERLANeko ikerketa lerroetan egiten duten ekarpena goratzeaz gain, Ana Martinezek azpimarratu du "unibertsitate desberdinetako doktore tesien zuzendarien eta IKERLAN barneko ikuskatzaileen lan eskerga. Proiektu hauen guztien arrakasta ezinezkoa litzateke eurak gabe eta, horregatik, ekitaldi honek euren lana eta dedikazioa aitortzeko ere balio du”.

Esperientziak eta ezagutzak partekatzeko jardunaldia

Ekitaldian 120ren bat pertsona izan dira parte hartzaile, doktoregaien, doktore tesien zuzendari eta ikuskatzaileen, ikertzaileen eta beste gonbidatu batzuen artean, eta bertan gonbidatu berezia izan da Cegasa Portable Energy enpresako I+G arloko zuzendari Igor Cantero, berak eskaini baitu “Doktoreak enpresan… posible al da? (eta ez gara ari enpresako medikuaz)” izeneko ponentzia.

“Ponentzia honen bitartez doktoregaiei enpresa industrialetan doktoreek egin dezaketen ekarpen handia erakutsi nahi zen, duten espezializazio teknologikoagatik eta metodologiaren menperatzeagatik”, azaldu du Canterok.

Jardunaldiak “3 years, 2 viewpoints, 1 thesis… (to be continued)” izeneko hitzaldiarekin jarraitu du. IKERLANeko ikertzaile Cristobal Arellano, doktore tesiaren ikuskatzaile den heinean, eta IKERLANeko doktoregai Aitziber Iglesias izan dira hizlariak, eta beraien hitzaldia baliagarria izan da bertaratutakoek doktoretzaren esperientzia ezagutzeko, osagarri diren bi ikuspuntutatik.

Ondoren, posterren saioa etorri da; bertan, doktoregaiek IKERLANen burutzen ari diren doktore tesien alderdi nabarmenenak erakutsi dituzte. Ekitaldia bukatzeko sari banaketa izan da, IKERLANek aurkeztutako lanik onenak saritzeko.

close overlay