Arizmendi Ikastolako ikasleak IK4-IKERLANen bisitan
Zentroak egiten dituen ikerketak eta horiek eguneroko bizitzan dituzten aplikazioak ezagutu dituzte

02/06/2016
Orain dela gutxi, Arizmendi Ikastolako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako bi ikasle talde egon dira IKERLANeko egoitza nagusia bisitatzen, Arrasate-Mondragonen, zentroak egiten dituen ikerketak eta ikerketa horiek eguneroko bizitzan dituzten aplikazioak bertatik bertara ezagutzeko.
Ikasleek zentroaren espezializazio arloak ezagutu dituzte, horien ikergaiak hauek direlarik: elektronikako teknologiak; informazioa eta komunikazioak; energia eta potentziako elektronika; eta fabrikazio aurreratua
Bisitariek egiaztatu dute nola IKERLANen sortzen diren ezagutza teknologikoek enpresei baliozko soluzioak emateko balio duten. Hala, zentroak egin diren eta, esaterako, igogailu, tranbia edo industriako ekipo ugarietan erabiltzen diren garapen batzuk ezagutu dituzte.
Mota honetako bisitekin, zentroaren asmoa da berak egiten dituen jarduerak ezagutzera ematea, zientzia eta teknologiaren alorrean egiten den lana eskualdeko gazteengana hurbiltzea, eta ikasleei informazio gehiago ematea egingo dituzten ikasketak erabakitzen laguntzeko.
Karrera teknikoak zoragarriak izan daitezke, eta enpresek asko eskatzen dituzte; hori dela eta, ikasleak animatu nahi ditugu haien alde egitera”, azaldu du Ion Etxeberriak, IKERLANeko Pertsonen Arloko zuzendariak.
Zentroa, zeinak 280 pertsona baino gehiagoko plantilla baitu, bere lantalderako pertsonak hartzeko sartuta dago bete-betean.