options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Abangoardiako euskal teknologia: CAF Power & Automation, EUSKOTREN eta IKERLAN elkarlanean ari dira tren arinagoak eta efizienteagoak lortzeko

shape

CAF P&A enpresak, IKERLANekin elkarlanean, tren trakziorako SiC bihurgailuak probatu ditu EUSKOTRENen trenetan, Estatuko lehenak izanik

Abangoardiako euskal teknologia: CAF Power & Automation, EUSKOTREN eta IKERLAN elkarlanean ari dira tren arinagoak eta efizienteagoak lortzeko

01/03/2019

shape
  • Silizio Karburoko teknologiari esker (SiC) potentziako bihurgailuen neurria eta pisua murriztu daiteke eta trenaren efizientzia energetikoa, fidagarritasuna eta erabilgarritasuna handitu, aldi berean mantentze lanen kostuak murriztuta.
Tren sektoreak abangoardiako teknologiak bultzatzen jarraitzen du, tren arinagoak eta energetikoki efizienteagoak sortzeko: euskal enpresak eta herrialdeko ikerketa aplikatua erreferente dira sektore horren bilakaera teknologikoan. Oraingo honetan, CAF Power & Automation enpresak, IKERLANen laguntzarekin eta EUSKOTRENekin elkarlanean arituta, interesgarritzat jo du silizio karburozko (SiC) erdieroaleak benetako trenetan probatzeko aukera. Soluzio hau aitzindaria da Estatuan, izan ere, tren trakziorako lehen SiC bihurgailua izango da Espainian eta Europan ustiatzen ari diren 1500 Vdc-ko metro plataformetan instalatutako lehena ere bai.

Azken urteetan, CAF Power & Automation tren sistemen fabrikatzaile gipuzkoarra eta IKERLAN zentro teknologikoa elkarlanean aritu dira silizio karburozko erdieroaleak ikertzen eta garatzen, eta lortu dute tren trakziorako sistema berritzaile bat, zeinarekin bolumena % 32 murriztu ahal izango baita, pisua % 16 eta galerak % 35. Garapenaren azken helburua da trenaren erabilgarritasuna eta fidagarritasuna handitzea, mantentze lanen kostuak murriztea eta energia kontsumoa nabarmen gutxitzea.

EUSKOTRENi dagokionez, garraio zerbitzu publikoko euskal konpainiak silizio karburozko erdieroaleen garapena probatzeko beharrezkoak diren moduluak instalatu ditu bere ibilgailuetan, horrela parte hartu baitu proiektuan. Bihurgailu berriek, energia elektrikoa trenaren motorren indar eragile bihurtzen dutenek, abiadura konmutazional handiagoa ez ezik eroankortasun termiko handiagoa ere eskaintzen utzi dute. 

“Soluzio teknologiko berritzaileak eta lehiakorrak eskaintzea da gure gakoetako bat. Shif2Rail proiektu europarrari esker, Horizon 2020 programaren barruan baitago, eta IKERLAN gure lankide teknologikoaren laguntzarekin, teknologia hau aplikatu duten lehenak gara une honetan Estatuan, Euskotrenen trenetan aplikatuta. Trakzio ekipo berri honekin energiaren aurrezpena handia izango da, eta pisua, bolumena eta zarata akustikoa murriztu egingo dira, eta horrekin posible izango da trenak gaitasun handiagoa edukitzea bai maiztasunei dagokienez, bai bidaiariei dagokienez.”, adierazi du Iosu Ibarbiak, CAF P&Ako zuzendari nagusiak.

EUSKOTRENeko zuzendari nagusi Imanol Lezak, berriz, gaineratu du “bere material mugikorraren gero eta digitalizazio handiagoa lortzea dela Euskotrenek abangoardia teknologikoan punta-puntakoak diren operadoreen artean kokatzeko duen berrikuntza estrategiaren ardatzetako bat; izan ere, horri esker tren efizienteagoak edukiko dituzte, kontsumoaren, erabilgarritasunaren, prestazioen eta big-data-ren aplikazioen ikuspegietatik. Kasu honetan, SiC teknologiari esker, bihurgailuek gure unitateen pisua arintzen dute eta haien efizientzia energetikoa handitzen.”

IKERLANi buruz

IKERLAN zentro liderra da teknologiaren transferentzian, ikertzaileen espezializazioan eta enpresari balio lehiakorra ematen, besteak beste bere ikertzaileen espezializazioagatik. Soluzio integralak eskaintzen ditu, hainbat eremu teknologiko uztartuz, hiru esparru handitan: Elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak (EIKT), Energia eta Potentzia Elektronika, eta Fabrikazio Aurreratua. Gaur egun, langile taldea 300 pertsona inguruk osatzen dute.

Abangoardiako euskal teknologia

CAF Power & Automation eta Arrasateko IKERLAN zentro teknologikoa hamar urte baino gehiago ari dira elkarrekin lanean tren trakzio elektrikorako teknologia berriak lantzen.

2015etik 2018ra bitartean, erakunde biek Shift2Rail proiektu europarrean parte hartu zuten, Europako hogeita hamar enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate baino gehiagorekin elkarlanean, eta proiektu horretan eman ziren EUSKOTRENen trenetan gaur egun aplikatzen den SiC teknologia erabiltzeko lehen urratsak. PINTA proiektuak 30 milioi euroko finantzaketa eduki zuen, eta Shift2Rail elkarte publiko-pribatuaren babesa eta bultzada. Elkartea, gaur egun Horizon 2020 programaren barruan dago sartuta.

CAF Power and Automationi buruz

CAF Power & Automation CAF Taldearen filiala da, zeina tren sistemen diseinuan eta fabrikazioan erreferente baita. Trakzio, kontrol eta komunikazio eta ontziratutako energi metaketari lotutako soluzioak garatzen ditu, eta soluzio horiek 32 herrialdetako tren ibilgailuetan integratuta ikusi ditzakegu.

Konpainiak 300 enplegatu baino gehiago ditu, Donostiako, Irurako eta Madrileko egoitzetan, baita Indian eta Estatu Batuetan ere.

close overlay