options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Newsletterraren harpidetza

shape
shape

HARPIDETU GURE ALDIZKARIAN IKERLANen AZKEN-AZKENEKO TEKNOLOGIA ETA AHALMENEN BERRIAK ESKURATZEKO, ZURE JARDUERARAKO BALIAGARRIAK IZANGO ZAIZKIZU ETA.

Izaera pertsonaleko datuak babestearekin lotuta indarrean dagoen araudiak xedatutakoa betez zein informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren (2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea) arloetan indarrean dagoen araudiak xedatutakoa betez, honako hau jakinarazi nahi dizugu:

Pribatutasun politika

Tratamenduaren arduraduna Ikerlan
Tratamenduaren helburua Informazioa, publizitatea eta azterketa komertzialak bidaltzea.
Tratamenduaren legitimazioa Interesdunaren baimena.
Lagapenen edo transferentzien hartzaileak EBz kanpoko tratamenduaren arduradunak (Privacy Shield delakoaren mende).
Interesdunen eskubideak Datuetara sartzea, horiek zuzentzea eta ezabatzea, haiei aurre egitea eta beste eskubide batzuk (informazio osagarrian jasota dagoen moduan).
Informazio osagarria Hemen kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
IKERLANen pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut newsletterr-ak jaso ahal izateko.

Derrigorrezko eremuak

1. Tratamenduaren arduraduna

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: IKERLAN, S.Coop. con CIF: F20079828
Posta helbidea: José María Arizmendiarreta, 2 – 20500 Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 712 400
Posta elektronikoa: gestiondatos@ikerlan.es

2. Tratamenduaren helburua

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Tratamendua informazioa, publizitatea eta azterketa komertzialak bidaltzeko egiten da. Jasotako datuak zehaztutakoak, esplizituak eta legezkoak diren helburuetarako bakarrik tratatuko dira, eta gerora ez dira helburu horiekiko bateraezinak diren moduan erabiliko.

Datuen titularra denez, erabiltzailea izango da formularioak benetakoak, zehatzak, osoak eta eguneratuak diren datuekin betetzearen arduraduna. Era berean, horietan egondako edozein aldaketaren berri IKERLANi emateko konpromisoa hartuko du bere gain. Hala, informazioa eguneratu eta akatsik ez duela bermatu beharko du.

Beharrezkoak al dira eskatzen ditugun datu guztiak?

Bai; formularioan eskatutako datu pertsonal guztiak beharrezkoak dira newsletter-ak bidaltzeko zure eskaera kudeatu ahal izateko.

Zenbat denboraz gordeko dira ematen dizkiguzun datu pertsonalak?

Emandako datu pertsonalak horiek ezabatzeko edo baliogabetzeko eskatzen diguzun arte gordeko dira, eta baldin eta jasotzeko garaian helburu zirenetarako egokiak, mugatuak eta aproposak badira.

OHARRA: Ez da erabaki automatizaturik egingo eta ez da emandako datuekin profilik prestatuko.

3. Tratamenduaren legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Helburu horretarako legitimazioaren oinarria interesdunak formularioa betetzeko eta pribatutasuneko politika hau onartzeko laukia bidali aurretik onartzeko garaian ematen duen baimena da.

4. Lagapenen edo transferentzien hartzaileak

Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Emandako datuak Mailchimp-en (marketineko e-mailen hornitzailea) zerbitzarietan egongo dira gordeta AEBn kokatuta dagoen The Rocket Science Group LLC enpresaren bidez. Nazioarteko datu-transferentzia Batzordeak 2010eko otsailaren 5eko Erabakiaren bidez (2010/87) onartutako kontratu-klausulen arabera egiten da, IKERLANek eta Mailchimp-ek sinatuta. Ikus Mailchimpen pribatutasun politika.

5. Interesdunen eskubideak

Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Edonork du IKERLANen hari lotutako datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez garen tratatzen ari jakiteko baieztapena lortzeko eskubidea.

Gainera, interesdun guztiek dute honako hauetarako eskubidea:

  • Datu pertsonaletara sartzekoa: hari lotutako datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez jakiteko baieztapena lortzeko eskubidea izango dute.
  • Datuak zuzentzeko eskatzea: zehatzak ez diren datuen zuzenketa lortzeko eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzeko eskubidea izango dute.
  • Datuak ezabatzeko eskatzea: besteak beste, datuak jasotzeko helburuekin lotuta dagoeneko beharrezkoak ez direnean eta baimena kentzen denean datu pertsonal horiek ezabatzeko eskubidea izango dute.
  • Tratamendua mugatzeko eskatzea: gorabehera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea izango dute eta tratamendu hori erreklamazioak defendatzeko edo erabiltzeko bakarrik egin daitekeela jakinaraziko dute..
  • Tratamenduari aurka egitea: edozein unetan, gorabehera jakin batzuetan eta haien egoerarekin lotutako arrazoiak direla eta, datuen tratamenduari uko egiteko eskubidea izango dute. Legezko ezinbesteko arrazoiak direla eta, edo erreklamazioak gauzatzeko edo defendatzeko beharrezkoa denean izan ezik, datuak tratatzeari utziko zaio.
  • Datuen eramangarritasuna: haiei lotutako datu pertsonalak formatu egituratuan, erabilera komunekoan eta irakurketa mekanikokoan jasotzeko eta tratamenduaz arduratuko den beste norbaiti transmititzeko eskubidea izango dute.

Noiz erantzungo diogu zure eskaerari?

IKERLANetik ahalik eta bizkorren erantzungo diegu eskaera guztiei eskaera jasotzen dugun unetik zenbatzen hasi eta gehienez hilabete bateko epean. Kasu batzuetan, eskaeraren konplexutasuna eta eskaera kopurua kontuan hartuta, erantzuna beste bi hilabetez atzeratu ahal izango da, baina IKERLANek beti emango dizu horren inguruko informazioa luzapen horren lehen hilabetean.

Noiz kendu ahal izango duzu zure baimena?

Edozein unetan zure baimena kentzeko eskubidea izango duzu; horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren bidezkotasunean.

Nola erabil ditzakezu zure eskubideak?

Aurretik azaldutako edozein eskubide eskatzeko, interesdunak datuen arduradunarekin jarri beharko du harremanetan helbide elektroniko honen bidez: gestiondatos@ikerlan.es

Aurkez daitezke erreklamazioak?

Bai. Zure eskubideak erabiltzeko garaian asebeteta geratzen ez bazara, erreklamazioa aurkeztu ahal izango diozu datuak babestearekin lotutako kontroleko agintaritzari; kasu honetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari.

*IKERLANek pribatutasun politika bere irizpidearen arabera edo lege aldaketa batek eraginda aldatzeko eskubidea du erreserbatuta. Egon daitezkeen aldaketak egiaztatzeko, aldizka pribatutasun politika kontsultatzea gomendatzen zaio erabiltzaileari.

close overlay