Zenbakizko kontrolaren eguneratzea eta berriztatzea

WEB teknologien aplikazioa, oso konfiguragarriak eta hardwarean baliabide mugatuak dituzten ingurune industrialetan
-
Bezeroa
FAGOR AUTOMATION
-
Sektorea
AUTOMATIZAZIOA ETA KONTROLA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

-
Erronka
Fagor Automation-en erronka izan da zenbakizko kontrolaren softwarea, CNC bezala ezagutzen dena, berriztatzeko aurrera pausoak ematea. Proiektu honetan Fagor Automation-ekin, Code Syntax-ekin eta Irontec-ekin aritu gara lanean CNC erreal baten gainean exekutatzen den prototipo funtzional bat garatzen.
-
Soluzioa
Proiektu honi IKERLANek eman dion balio erantsia izan da WEB teknologien aplikazioa, oso konfiguragarriak eta hardwarean baliabide mugatuak dituzten ingurune industrialetan. Honez gain, egiaztapen automatikoa erraztu da, helburua sistema askoz ere konfiguragarria, sendoagoa eta fidagarriagoa izateko helburuarekin. Sistema berria, WEB open source teknologien bitartez garatu da.
-
Onurak bezeroarentzat
Sistema berri horri esker, Fagor Automation-ek, lizentzia kosturik ez duen plataforma anitzeko produktu bat izango du, interfazeko diseinu erakargarriagoarekin eta maizago erabiltzeko aukera ematen duena.
Soluzio honekin bilatzen duguna da gure produktua teknologia berrietara egokitzea eta gure CNC sistemen konektibitatea hobetzea.
Mikel Carrasco
Fagor Automation-en proiektu burua