options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon
shape shape
VEGA

Segurtasuneko aplikazioak kontrolatzeko plataforma elektronikoa

  • Bezeroa

    GRUPO CAF

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    CAF Taldearen erronka nagusietako bat da bidaiarien eta azpiegituren segurtasuna eta integritatea bermatzea bere trenetan aplikazio mota desberdinetan.

  • Soluzioa

    IKERLANek CAF Taldearekin batera egin du lan VEGA izeneko treneko plataforma elektroniko berria garatzeko. Horixe izango da segurtasuneko eta kontroleko sistemen oinarria. Horretarako, hardware eta software fidagarriko diseinu jarduerak, RAMS, balioztatzea eta EMC egin dira TÜV Rheinland erakundeak ziurtatutako 30 ingeniarik osatu duten lantaldearen bidez. Zehazki, honako hauek dira aplikazioak: baskulazioaren kontrola, trakzio kontrola edo seinaleztapena.

  • Onurak bezeroarentzat

    VEGAk modularitateko, eskalagarritasuneko eta paraleloan egindako konputazioko hainbat erronka teknikori erantzuten dio hainbat prozesadoretan oinarrituta. Plataformak SIL4 segurtasuneko estandar zorrotzenak betetzen ditu eta azken hori da lor daitekeen eskakizun maila altuena: estatistikoki sistema elektronikoak laneko 100.000 urtez behin segurtasuneko akats larri bakarra izan dezakeela dakar berekin.

    Gainera, garapen horrek ERTMS/ETCS Europako estandarra ere betetzen du eta treneko zirkulazioa gestionatzeko Europako sistemaren elkarreragingarritasuneko eskakizunen ingurukoa da.

    Garapen horri eta CAF Signalling enpresa eratu izanari esker, CAF Taldeak kontratuak lortu ditu seinaleztapen ekipamenduak hornitzeko lehiaketetan.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza