Urrutiko kontrolerako gailuak lainora konektatuta, industrian negozio aukera berriak irekitzeko

Garabietarako teleaginteen belaunaldi berri bat internet bitartez beraien funtzionamenduari buruzko datuak partekatzeko gai direnak
-
Bezeroa
IKUSI
-
Sektorea
EKIPO-ONDASUN INDUSTRIALAK
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
Industriako makinen kontrolerako oso ohikoa da teleaginteak erabiltzea; halere, orain arte merkatuak ez du aukerarik eskaintzen gailu horiek urrutitik monitorizatzeko, eta horrekin abantaila ugari edukiko genituzke.
-
Soluzioa
IKERLAN azken belaunaldiko teleaginte batzuk garatzen ari da, Velatia Taldeko kidea den IKUSI euskal enpresarekin elkarlanean, zeina Elektronikako soluzioetan eta IKTetan espezializatuta baitago. Teleaginteak industriako garabietarako eta mugikortasunaren eremuko beste erabilera batzuetarako izango dira. Garabien funtzionamendua irrati bidez kontrolatzeaz gain, haien jarduera monitorizatu dezakete eta internet bidez informazio hori cloud plataforma batera bidali, bertan datuak prozesatzeko.
Garapen honek hardware bat dauka urrutiko kontrolerako gailuetan instalatuta, eta hardware horrek garabiaren funtzionamenduari buruzko informazioa biltzen du eta, gauzen internetaren bitartez, zerbitzari batera bidaltzen du automatikoki informazio hori. Gainera, atari bat ezarri da, erraz erabiltzeko moduko interfaze batekin, informazio hori guztia kontsultatu ahal izateko.
-
Onurak bezeroarentzat
Garapen honi esker garabi flota baten gaineko informazioa lortu daiteke eta garabiek eduki ditzaketen akatsei aurrea hartu ere bai. Horrek negozio eredu berriak garatzeko aukera emango dio IKUSIri sortutako datuen ustiapenean oinarrituta.
Teleaginteen belaunaldi berri honek IKUSIren produktu katalogorako dakarren aurrerapenaz gain, urrutiko zerbitzuak gehitzen baitzaizkio, enpresak bere eskaintza zabaldu ahal izango du balio erantsi handiko zerbitzu zorro berri batekin
Borja Pérez
IKUSIko R&D managerra