options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Txertatutako System-on-Chip (SoC) arkitekturen araudiaren betetze analisia

shape shape
Txertatutako System-on-Chip (SoC) arkitekturen araudiaren betetze analisia

  • Bezeroa

    XILINX

  • Sektorea

    AUTOMATIZAZIOA ETA KONTROLA

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    IKERLANek eta mikroelektronikan munduko liderra den Xilinx enpresak berriz programatu daitezkeen txipetan (FPGA edo Field Programmable Gate Array teknologia darabiltenak) oinarritutako soluzio bat garatu dugu elkarrekin, segurtasun funtzional handiko aplikazioetarako.

    Teknologia hau, pertsonak zein azpiegiturak arriskuan jarri barik sistema desberdinetan erabiltzeko egokia dela ziurtatzeko (hala nola balaztatze sistema automatikoa), beharrezkoa izan da aplikazio horiek eta SoC arkitektura aurreratuek (SIL-3, ASIL-D), IEC-61508 eta ISO26262 arauak betetzen dituztela ziurtatzea.

  • Soluzioa

    IKERLANen eskutik, segurtasunean eta arkitekturan adituak diren gure ikerlariak XILINXekin batera izan dira analisi eta segurtasun kontzeptua lantzen, baita HW / SW garapenean ere.

  • Onurak bezeroarentzat

    Lankidetza horri esker, Xilinxek analisi eta ziurtapen prozesu eraginkorra burutu du, entitate ziurtatzaileekin harreman estua mantenduz eta zigiluak eskaintzen duen diferentziala lortuz.

    Plataforma hau eskakizun maila handia duten sektore desberdinetan erabiltzeko gai da, hala nola automobilgintzan edo trenbide sektoreetan. Garapen hauei esker XILINX merkatu berrietara iritsi ahal izango da, balio handiko eremu batean, hala nola segurtasun handienekoan.

Harremanetan jarri

shape
Jon Pérez

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Jon Pérez

Sistema Txertatu Fidagarriak alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza