options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Trakzio sistema berritzailea tren arinago eta efizienteagoetarako

shape shape
Trakzio sistema berritzailea tren arinago eta efizienteagoetarako

Silizio karburozko (SiC) erdieroaleetatik abiatutako bihurgailua, kommutazio abiadura eta eroankortasun termiko handiagoetarako

  • Bezeroa

    GRUPO CAF

  • Sektorea

    TREN-INDUSTRIA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

  • Programa

    Horizon 2020

 

 

  • Erronka

    Tren sektoreak trenak gero eta arinagoak, fidagarriagoak eta eraginkorragoak nahi ditu eta hori lortzea ahalbidetuko dioten soluzio teknologikoki aurreratuen bila ari da etengabe. Testuinguru honetan, IKERLAN, CAF Power & Automation-ekin aritu da elkarlanean tren garraioaren premia berriei erantzuteko, hala nola pisu gutxiago edukitzea eta energetikoki efizienteagoa izatea. 

  • Soluzioa

    Silizio karburozko (SiC) erdieroaleetatik abiatuta diseinatu den bihurgailu bat izan da soluzioa. Silizio karburoa sektorean erabiltzen hasi den materiala da eta ohiko osagaiek eskaintzen dituzten prestazioak hobetzen ditu. Esaterako, kommutazio abiadura eta eroankortasun termiko handiagoak eskaintzen ditu, eta prestazioa horiek funtsezko faktoreak dira horrelako gailuei etekin handiagoa ateratzeko. Bihurgailuak funtsezko elementuak dira tren sistema baten funtzionamendurako, beraiek arduratzen dira-eta energia elektrikoa tren motorren trakzio indar bihurtzeaz.

    SiC teknologiak eskaintzen duen ahalmena frogatu dugu eskala errealean egindako prototipo batean, garapena Roll2Rail proiektu europarraren baitan egin delarik.

  • Onurak bezeroarentzat

    Trenei zuzendutako trakzio elektrikoko sistema berritzaile honi esker, gaur egun erabiltzen diren gailuen tamaina % 30ean murriztea, % 20 gutxiago pisatzea eta galerak % 50ean murriztea lortu da.

    Horretaz gain, teknologia hau trenen trakzio sistemetan ez ezik sistemaren efizientzia eta bolumena funtsezkoak direneko bihurgailuetan ere aplikatu daiteke, esaterako ibilgailu elektrikoetan, industria sektorean edo energia berriztagarrien sektorean. 

shape

“Proiektu hau SiC teknologia tren ibilgailuen bihurgailuetan aplikatzeko abiapuntu bat da, eta gure trenen ahalmenak handitzea eta energia aurreztea ekarriko du. Mota honetako proiektuek laguntzen digute tren sektorerako sistemenen diseinuan eta fabrikazioan erreferente sendo izaten eta abangoardia teknologikoan jarraitzen”.

Txomin Nieva

CAF Power & Automationeko produktu garapeneko zuzendaria

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza