options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Trakzio bihurgailuak autobus elektriko eta hibridoetarako

shape shape
Trakzio bihurgailuak autobus elektriko eta hibridoetarako

  • Bezeroa

    GRUPO CAF

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

  • Erronka

    Hirietako garraioa azkar aldatzen ari da, gero eta kutsadura gutxiago eragiten duen eta ingurumenaren aldetik gero eta iraunkorragoa den eredu baterantz. Testuinguru horretan, CAF Taldea autobus elektrikoak eta hibridoak eskaintzen ari da errepide bidezko hiri garraiora bideratuta, non beharrezkoa baita trakzio sistema elektrikoaren alderdi ugari lantzea, besteak beste eta modu nabarmenean trakzio bihurgailuak.

  • Soluzioa

    IKERLAN, CAF Taldearekin elkarlanean, trakzio alderanzgailuak diseinatzen eta garatzen aritu da, autobus elektriko eta hibridoetarako funtsezko pieza baitira. Fidagarritasuna eta kostua ez ezik, bolumena eta pisua ere badira alderanzgailu horien diseinua baldintzatzen duten funtsezko alderdiak. Aldaketa minimoak eginda, alderanzgailu horiek DC/DC bihurgailuen konfigurazioa hartu dezakete energia gordetzeko sistemen kontrolerako, edo bihurgailu osagarri bihurtu edo, baita ere, sorgailua kontrolatzen duten artezgailu.

  • Onurak bezeroarentzat

    Garatutako bihurgailuekin CAF Taldeak bere autobus elektriko eta hibridoen trakzio sistemaren funtsezko elementu bat dauka bere ibilgailuen eskakizunetara egokitzeko bereziki diseinatua. Irtenbidea modularra eta konfiguragarria denez, ahalik eta aldaketa gutxien eginda bihurgailu hauek trakzio elektrikoari lotutako hainbat funtziotarako erabili daitezke, egindako garapenari etekin handia aterata.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza