Sistema hidrauliko aurreratuak pitch-aren kontrolerako

Soluzio hidrauliko eraginkorrak eta fidagarriak
-
Bezeroa
HINE RENOVABLES
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa
-
Erronka
Hine Renovables energiaren sektorean bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen hornitzaile liderra da, eta aurrean duen erronka da merkatuari sistema gero eta eraginkorragoak eta fidagarriagoak eta gero eta merkeagoak eskaintzea, jakinda aerosorgailuak gero eta handiagoak eta gero eta konplexuagoak direla. Horrez gain, itsasoan, kostaldetik kilometro askotara, lan egiteko gai ere izan behar dira sistema hidrauliko berri horiek.
-
Soluzioa
IKERLAN Hine Renovablesekin elkarlanean ari da, pitch sistema berritzaileak diseinatzen, garatzen eta balidatzen, sektorean gaur arte dagoen paradigma hautsita. Irtenbide horiek puntako teknologien bitartez garatzen dira, hala nola modelatze fisikoaren eta biki digitalen bitartez, izan ere, teknologia horiekin kontrol algoritmo aurreratuak prestatu daitezke sistemaren prestazio dinamikoa eta efizientzia maximizatzera bideratzeko, aldi berean sistemaren fidagarritasuna bermatuta.
-
Onurak bezeroarentzat
Hine Renovablesek pitch sistema hidraulikoetarako diseinu berritzaileak eskaintzen ditu, neurri handiko offshore aerosorgailuetarako optimizatuta. Horrez gain, metodologia digitalizatua dauka, zeinak garapen berrien epeak laburtu baititzake, eta hori lehiarako abantaila bat da.
Horrela, Hine Renovables erreferentziako hornitzaile sendo bihurtzea lortu du prestazio handiko eta fidagarritasunik handieneko sistema hidraulikoetan.
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Aron Pujana
Kontrola eta monitorizazioa alorreko arduraduna
Jarri harremanetan