Sistema autoigokaria aerosorgailuak muntatzeko

-
Bezeroa
HWS Concrete Towers
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa
-
Erronka
HWS Concrete Towersek eta aerosorgailuen fabrikatzaile nagusiek ere aerosorgailuen diseinu berrien tamaina handitzeko erronka daukate, izan ere, garabi gutxi dago aerosorgailuen diseinu berrien kargak jasotzeko gai direnak, gero eta tamaina handiagoa baitute, Nacelle sistemaren eta palen masa balioak bezala.
-
Soluzioa
IKERLANen HWS Concrete Towersekin elkarlanean aritu gara kargak automatikoki igotzeko gaitasuna duen garabi sistema erabat berri bat garatzen. Sistema horrekin oinarritik muntatu daiteke hormigoizko dorrea, eta dorreak edozein altueratan eraiki daitezke. Gainera, sistema berria Nacelle sistema osoa eta palak igotzeko dimentsionatuta dago.
-
Onurak bezeroarentzat
HWS Concrete Towersek dorre eolikoak muntatzeko sistemaren diseinu berri bat dauka, dorre altuagoen merkaturako, zeina goraka baitoa, bai eta dagokion patentea ere.