Prentsen urruneko monitorizazioa

Elementu kritikoen sentsorizazioa eta prentsen urruneko monitorizazioa zerbitzu berriak eskaintzeko eta baliabideak optimizatzeko
-
Bezeroa
FAGOR ARRASATE
-
Sektorea
EKIPO-ONDASUN INDUSTRIALAK
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa

-
Erronka
Industry 4.0 arloko ekimenaren baitan, Fagor Arrasatek apustu estrategikoa egin du merkatuan kokatzeko eta hala zerbitzu aurreratua berriak eskaintzea lortzeko eta baliabide eta inbertsioak optimizatzeko.
-
Soluzioa
Fagor Arrasaterekin elkarlanean, IKERLAN, makinaren elementu kritikoen sentsorizaziotik abiatu eta mundu osoan zehar dauden prentsen egoeraren urruneko monitorizaziora arteko plataforma propioa garatu dugu.
Plataforma honen garapenerako, adierazle garrantzitsuen kalkulua zein prentsen monitorizazio aurreratuko algoritmia (kolpeen kurba, kontsumo kurba eta abar) landu dira.
-
Onurak bezeroarentzat
Hala, Fagor Arrasatek instalazioen mantentze-lanak hobetzera bideratutako zerbitzu aurreratu berriak eskaintzearen aldeko apustua sendotu du, bere bezeroek matxura posibleak prebenitzeko edo mantentze- lanak behar adinako aurrerapenez iragartzeko zerbitzuak eskainita.
Plataforma digital horrek ahalbidetzen du instalazioaren eragingarritasun operatiboa hobetzea (Overal Equipment Efficiency) eta iturri ugaritatik iritsitako datu heterogeneoak eskuratzea.
Fagor Arrasatek oinarri teknologiko komuna ezarri du negozio ugaritarako (automobilgintza, siderurgia, etxetresna elektrikoak...). Hala, baliabideen eta inbertsioen optimizazioa lortu du eta horrek merkatuan lehiakorrago izatea ahalbidetu dio.