options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Potentzia stack-en diseinua 1500V-ko biltegiratze eta zentral fotovoltaikoetarako

shape shape
Potentzia bihurgailuen diseinua 1500V-ko zentral fotovoltaikoetarako

  • Bezeroa

    ZIGOR

  • Sektorea

    ENERGIA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

  • Erronka

    Zigorrek, bere soluzioen artean, 1.000 V eta 1.5000 V-ko tentsio maximoko eguzki-paneletara bideratutako aplikazio fotovoltaikorako potentzia-bihurgailuen gama zabala eskaintzen du, eguzki-instalazio handien merkaturako. IKERLANetik Zigorrekin lankidetzan aritu gara, 1500 V-ko fotovoltaiko eta biltegiratze sistemen konponbideei erantzuteko gai den potentzia stack berri bat diseinatzen.

  • Soluzioa

    Horretarako, IKERLANek hiru mailako topologian oinarritutako irtenbide bat garatu du. Batez ere, bihurgailuaren potentzia-unitatearen HWaren diseinu osoa landu du zentro teknologikoak, baita taldearen kontrol estrategia ere, Zigorrek jabedun kontrol unitate batean ezarri duena. Diseinatutako azken irtenbidea 333 kVA-ko eta 690 Vac@ 50 Hz-ko irteera eta 1500 V-ko sarrera-tentsioa dituen bihurgailua izan da.

  • Onurak bezeroarentzat

    Ekipoaren proben fasea amaitzen denean, 1500 V-ko soluzioetarako bihurgailu fotovoltaikoen eskaintza hobetzeko gaitasuna izango du Zigorrek, merkatuak gaur egun eskatzen dituen baldintzetara moldatuz.

    Proiektu hau bideragarria izan da Hazitek eta Álava Innova programen finantziazioari esker.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza