Potentzia bihurtzeko sistema autonomoa

-
Bezeroa
INGETEAM
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa

-
Erronka
Gaur egun, abiadura finkoko aerosorgailu zaharren kopuru handia dago instalatuta, eta horiek ez dute baliabide eolikoaren aprobetxamendu handiena lortzea ahalbidetzen.
-
Soluzioa
Ingeteamek potentzia bihurtzeko sistema autonomo iraultzailea diseinatzeko elkarlana planteatu zion IKERLANi. Haren helburua urteko energia produkzioa handitzea, bizitza baliagarria luzatzea eta abiadura finkoko turbina eolikoen sareko eskakizunak betetzea zen.
Proiektu horren baitan, abiadurako eta potentzia kontroleko algoritmoak elkarrekin ezarri ditugu eta energia eragingarritasunari eta karga estrukturalei dagokienez emaitza bikaina lortu dugu.
-
Onurak bezeroarentzat
Proiektu horri esker, Ingeteamek toki pribilegiatua lortu du parke eoliko zaharrenen bizitza luzatzeko merkatuan.
Aurrerapen horren bidez, aurreikuspen handiko negozio ildoa gara dezake aldi berean balio sozial handia eskainita.