Plataforma digitala biltegi automatikoetako flotetarako

Biltegietako datuak denbora errealean monitorizatzea eta tratatzea
-
Bezeroa
GRUPO ULMA
-
Sektorea
LOGISTIKA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
ULMA Handling Systemsek garatu nahi ditu produktibitate ratioak ahalik eta gehien handitu eta aldi berean mugimendu kopurua, garraio lanak eta biltegian behar den lekua murriztuko duten automatizazio sistemak.
-
Soluzioa
ULMA Handling Systemsekin batera aritu da IKERLAN instalazio logistikoak ikuskatzeko sistema berria garatzen. Sistemak softwarea-ren egoera denbora errealean monitorizatzen du eta alarmak bidaltzen ditu gertakaririk egonez gero.
Proiektuak 4.0 Industriaren garapenerako funtsezkoak diren alderdiak lantzen ditu, eta lainoan konputatzeko azpiegitura berriak sortzen uzten du.
-
Onurak bezeroarentzat
Ikuskatzeko sistemari esker eta hainbat eratako gailuren bitartez, ULMA Handlingek berehala jakin dezake nola eta zer baldintzatan dagoen biltegi bakoitza, konexio lekua eta ordua edozein izanda ere.
Horrela, sistemak bermatzen ditu, baita ere, bere bezeroen prozesu logistikoen kalitatea eta fidagarritasuna, eta lainoaren bitartez ere kudeatu ditzake prozesuak.
ULMA Handlingek instalazioak ikuskatzeko duen sistemari gehitu dio garapen hori, bere bezeroek balio erantsia izan dezaten beraien prozesu logistikoetan eta LTZn.