OPC-UA zerbitzaria bihurgailu eolikoen kontrolagailurako

-
Bezeroa
INGETEAM
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
Ingeteam Power Technology bihurgailuen hornitzaile liderra da sektore eolikorako, eta konektagarritasun soluzio estandarizatu, sendo eta seguru bat eskaintzeko konpromisoa hartu du, bere bihurgailu eolikoetarako kontrol sistemetarako. Horretarako, OPC-UA teknologia integratu du. Teknologia oso zabalduta dago industria sektorean, eta estandar nagusietako bat bihurtzen ari da “Industry 4.0” industria konektatuaren paradigmaren barruan.
-
Soluzioa
IKERLANen Ingeteamekin elkarlanean aritu gara konektagarritasun eta ikuskapenerako soluzio baten garapenean, bihurgailu eolikoen kontrolerako duen gailurako, OPC-UA zerbitzari bat garatuz, zeinak datuetara, alarmetara edo baldintza eta historikoetara sartzeko moduluak integratzen baititu. Helburua da kontrolagailuaren datuetara sartzeko bidea eskaintzea, kanpoko bezeroetatik, SCADA erako monitorizazio eta ikuskapen soluzioak integratzeko.
-
Onurak bezeroarentzat
Ingeteamek konektagarritasunerako eta datuetara sartzeko soluzio estandarizatu bat dauka (OPC-UA) bihurgailu eolikoen kontrolerako duen gailurako.
Horrela, Ingeteamek aurrera pauso bat ematen du bere kontrolagailuak digitalizatzeko orduan eta bere bezeroei beren ekipoen datuetara sartzeko bide estandarizatu bat emateko orduan.