options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Motorren kontrola autobus elektriko eta hibridoetarako

shape shape
Motorren kontrola autobus elektriko eta hibridoetarako

  • Bezeroa

    GRUPO CAF

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Energia eta Potentzia Elektronika

  • Erronka

    Hirietako garraioa azkar aldatzen ari da, gero eta kutsadura gutxiago eragiten duen eta ingurumenaren aldetik gero eta iraunkorragoa den eredu baterantz. Testuinguru horretan, CAF Taldea autobus elektrikoak eta hibridoak eskaintzen ari da errepide bidezko hiri garraiora bideratuta, non beharrezkoa baita trakzio sistema elektrikoaren alderdi ugari lantzea, besteak beste eta modu nabarmenean motorren beraien kontrola.

  • Soluzioa

    IKERLAN, CAF Taldearekin elkarlanean, prestazio handiko estrategia bat garatu eta ezarri du autobus elektriko eta hibridoen trakzio motorren kontrolerako. Estrategia horrekin zehatz kontrolatu daitezke abiadura eta trakzio motorren indar parea, autobusak hartzen dituen abiadura guztietarako. Kontrola simulazio eredu zehatzen bitartez egiaztatu da eta, ondoren, kontrol unitate elektronikoan sartu da bertatik bertara azken balioztatzea egiteko.

  • Onurak bezeroarentzat

    Garapen honen bitartez, CAF Taldeak autobus elektriko eta hibridoetarako kontrol sistema bat dauka, zeinarekin zehaztasunez kontrolatu ditzakeen haien trakzio sistemaren makinak. Kontrol hori funtsezko alderdia da hirietan egunero dabiltzan autobusen energia-efizientzia bermatzeko eta autobus horietan doazen bidaiarien erosotasun handia ziurtatzeko.

Harremanetan jarri

shape
Luis Mir

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Luis Mir

Potentzia Elektronika alorreko arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza