Li-Ion bateriak orga jasotzaileetarako

-
Bezeroa
CEGASA PORTABLE ENERGY
-
Sektorea
GARRAIOA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika
-
Erronka
Orga elektrikoek berun-azido bateriak erabili ohi dituzte, eta horiek kostu txikikoak diren arren prestazio mugatuak dituzte. Kontuan izanda ULMA Servicios de Manutención eta Cegasa Portable Energy enpresen premiak, litio-ioizko bateria batzuk diseinatzeko eta integratzeko erronka planteatu da, orgen erabilera prestazioak areagotzeko, karga denbora edo bigarren bateria joko bat edukitzeko premia murriztuta.
-
Soluzioa
ULMA Servicios de Manutención, Cegasa Portable Energy eta IKERLAN elkarrekin aritu dira 24 eta 48 Veko litio-ioi bateriak diseinatzen eta baliozkotzen orga jasotzaileetan txertatzeko. Egindako diseinuari esker, erraz ordeztu daitezke egungo bateriak belaunaldi berriko bateria hauekin, eta onura azpimarragarriak lortu; hala nola, karga denboren murrizketa edo baterien bizitza baliagarria handitzea.
IKERLANek eta Cegasa Portable Energyk baterien diseinuaz eta baterien laborategiko balioztatzeaz dakitena jarri dute, eta ULMA Servicios de Manutención-ek, berriz, bateria organ balioztatzea eta ohiko soluzioarekin konparatzea ahalbidetu du.
-
Onurak bezeroarentzat
Lankidetza honen bitartez, Cegasa Portable Energyk bere litio-ioizko bateria garatu eta baliozkotu du orgei eta mugikortasunari lotutako soluzioetara bideratuta, eta ULMA Servicios de Manutención-ek aurrera egin du bere posizionamenduan, bere produktuetan teknologia hori sartzeari begira. Bateria horien kostu erlatiboa oraindik ere altua bada ere, prestazio hobeak dituzte eta bizitza baliagarri luzeagoa dute, eta horrek egiten du aplikazioa gero eta interesgarriagoa izatea.