Larrialdiko deietarako eta telelaguntzarako komunikazio ziberseguruko sistema

IoT konektagarritasun zibersegurua ORONAren call-centerraren eta jasokuntza instalazioen arteko komunikaziorako.
-
Bezeroa
GRUPO ORONA
-
Sektorea
GARRAIOA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
Transmititutako datuak babestu eta nazioarteko araudiak beteko zituen komunikazio sistema behar zuen Oronak bere jasokuntza instalazio ugarien eta call-centerraren artean.
-
Soluzioa
Oronarekin elkarlanean, IKERLAN IoT (Internet of Things) konektagarritasuna duten sistema txertatuen arkitektura banatua garatu dugu, ORONAren call-centerraren eta jasokuntza instalazioen arteko komunikaziorako. Sistemak larrialdiko deien eta urruneko telelaguntzako funtzioak ahalbidetzen ditu nazioarteko araudiak beteta. Gainera, eKontserbazioko zerbitzu berriak eskaintzeko milaka nodok osatzen duten IoT plataforma zibersegurua ezartzea ahalbidetzen du.
-
Onurak bezeroarentzat
Oronak telealarma sistemak dituzten igogailuak biltzen ditu bere katalogoan garraio bertikalean erreskatea egiteko nazioarteko araudiak betez. Gainera, segurtasuneko (security) mekanismoak eta diseinu modularra dituzten sistema txertatuen arkitektura du.
M2M multieskualdeko (dual / quad-band) eta multioperadoreko plataformen bidez, Oronak igogailu horien parametroen urruneko kontrola eta monitorizazioa modu ziberseguruan egin ditzake, biltegiratutako datuak babestuta eta sor daitezkeen akatsei aurre hartuta.