ICPT (Inductive Coupling Power Transfer) tranbietarako hari gabeko karga

-
Bezeroa
GRUPO CAF
-
Sektorea
TREN-INDUSTRIA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika

-
Erronka
CAFek planteatutako erronka da hari gabeko karga sistema bat garatzea tranbietarako; hau da, trenen bateriak kargatzeko katenariarik, kablerik, entxuferik edo zuzeneko kontaktu elektriko bat ere behar ez duen sistema bat.
-
Soluzioa
IKERLANek eta CAFek hari gabeko kargagailu baten eredu bat garatu dute –kargagailu induktiboa ere deitua –, zeinarekin tranbiaren bateriak kargatu daitezkeen. Ekipoak bi bobina dauzka, bat lur azpian sartuta eta bestea tranbiaren beheko aldean, eta bobina horien arteko energia transferentzia bermatzeko beharrezkoak diren potentzia bihurgailuak.
Sistema horri esker, tranbiak bere ibilbidean egiten dituen geldialdiak aprobetxatu ditzakegu, esaterako, tranbia semaforo batean zain dagoela, bidaiariak geltoki batean jaisten ari direla edo kotxetegian bertan aparkatuta daudela, bateriak automatikoki kargatzeko, gidariak ezer egin beharrik eduki gabe.
-
Onurak bezeroarentzat
Garapen honen bitartez, CAFen URBOS tranbia batean probatu baita, hari gabeko kargaren bideragarritasuna frogatu da (50 kW). Teknologia hori, CAFek energia gordetzeko sistemak dituzten bere tranbietan erabiltzen dituen bestelako karga metodoekin bateragarria baita, oso erosoa da erabiltzeko eta ez du kontaktu elektrikoak ekiditeko aparteko segurtasun neurririk behar.