Garraio ibilgailuen floten kudeaketarako IoT plataforma digitala

-
Bezeroa
FAGOR ELECTRÓNICA
-
Sektorea
GARRAIOA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
Fagor Electrónica-k, zeina floten lokalizaziorako, kontrolerako eta kudeaketarako tresnen hornitzaile liderra baita, konpromisoa hartu du IoT plataformen teknologien bitartez sistema eraginkorragoak eskaintzeko, bere bezeroen logistikako eta garraioko kostuak murrizten laguntzeko.
-
Soluzioa
IKERLAN Fagor Electrónica-rekin elkarlanean aritu da garraio ibilgailuen flotak kudeatzeko IoT plataforma digital bat garatzen, Complex Event Processing metodologiarekin, zeinak iturri askotako datuak konbinatzen dituen floten kudeaketan funtzionaltasun aurreratuak eskaintzeko. Erabiltzaileari berehalako erantzuna ematea da helburua.
-
Onurak bezeroarentzat
Fagor Electrónica-k garraio ibilgailuen floten kudeaketarako IoT plataforma digital bat dauka, eta plataforma horrek jada 50.000 ibilgailu dauzka Europan eta Amerikan.
Plataforma horrekin, Fagor Electrónica-k aurrera pauso bat eman du bere tresnen digitalizazioan eta IoT teknologiak gailu bolumen handiak kudeatzeko eskaintzen dituen zerbitzuetan integratzeko bidean, maila goreneko eskariei erantzunda.