Garabien salmenta osteko zerbitzu pertsonalizatua
Mantentze-lanetarako plana garabiak gehiago iraun dezan
-
Bezeroa
GH Cranes & Components
-
Sektorea
MAKINERIA ETA EKIPAMENDUEN FABRIKAZIOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa

-
Erronka
GH Cranes & Components, garabien eta hauen osagaien fabrikatzaileak, bezeroei, maila goreneko saldu-osteko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko erronka dauka aurrean, enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako prozesu eta mantentze-plan berritzaileak integratuz.
-
Soluzioa
Garabien portaera hoberen definitzen duten hutsegite moduen eredu bat sortu da IKERLAN eta GHren arteko kolaborazioan. Modu honetan, fidagarritasunaren analisirako tresna bat garatu da. Garapenak aktiboen kudeaketaren planteamendua ere dakar berarekin, garabiak gehiago iraun dezan. Metodologia honek, garabien lan testuinguruaren arabera beraien mantentze-lanak pertsonalizatzen duen plana definitzea ahalbidetzen du.
-
Onurak bezeroarentzat
Garapen honi esker, GHk mantentze-lan pertsonalizaturako estrategia berriak eskuratuko ditu, efizientzia eta fidelizazioa hobetuta, eta salmenta osteko zerbitzuek diru-sarreretan duen pisua handituz.
IK4-IKERLANen laguntzarekin, GHn garabien portaeraren ezagutza handiagoa lortu dugu. Honekin, gure bezeroei salmenta osteko zerbitzu pertsonalizatua eta balio erantsi handiagoa eskaini ahal izango diegu.
Harriet Ugalde
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
José Manuel Calvo
Arduradun Komertziala eta Administrazio Publikoen arduraduna
Jarri harremanetan