Garabiak urrutitik monitorizatzeko plataforma digitala

-
Bezeroa
GH Cranes & Components
-
Sektorea
MAKINERIA ETA EKIPAMENDUEN FABRIKAZIOA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

-
Erronka
IKERLANen GH Cranesekin elkarlanean ari gara haien garabiak digitalizatzeko eta datuak analizatu eta biltzeko plataforma digital bat garatzen, munduan dituzten bezeroen lantegietan instalatuta dituzten garabien egoeraren gaineko informazioa urrutitik eskuratu ahal izateko.
Proiektua, GH Cranes-en kontzeptu berri baten garapenaren inguruan burutu da: COREBOX, azkeneko urteetan berrikuntzan eginiko esfortzua gauzatuz.
-
Soluzioa
IKERLAN KONNEKT gure plataforma digitalaren irtenbideak aplikatuta, GH Cranesekin batera aritu gara haien garabiekin konektatzeko eta garabien gaineko informazioa bildu eta lainora bidaltzeko, haien premietara egokituta dagoen eta datu bolumen handiak prozesatzen uzten duen plataforma eskalagarri eta seguru baten bitartez.
Komunikazio teknologia aitzindari eta eskuragarrienak aplikatuz, GH Cranesek bere ezaguera biltzen du ATARIA BEZEROA erramintan, zerbitzu profesional eta lehiakor bat kudeatuz.
-
Onurak bezeroarentzat
Datuak cloud plataforma batean jaso eta prozesatu egiten dira informazio historikoa eta teknikoa lortzeko. GH Cranesi beren garabien errendimendua optimizatzeko eta garabiei mantentze lan prediktiboak egiteko aukera eman diogu, garabien funtzionamendua hobetuz eta ustiapen kostuak gutxituz.
Proiektua IKERLAN KONNEKTen irtenbide digitaletan oinarrituta dago, eta bere barruan hartzen ditu bai konektibitatearen teknologiak, bai datuak prozesatzeko eta bistaratzeko bideak ere. Digitalizazio-teknologiek salmenta osteko negozioan eragiten duten balio erantsiaren adibide argia da eta GH prest dago balio erantsi garrantzitsu hori bere bezeroei eskaintzeko.
IKERLANekin batera garatutako proiektuari esker zerbitzu hobea eskaini ahal diegu gure bezeroei, urrutitik eskuratu baitezakegu munduan ditugun garabien egoeraren gaineko informazioa
Eneko Ayerbe
GH Cranes & Components-eko TI Zuzendaria
Harremanetan jarri
Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
Marco González
IKT alorreko arduraduna
Jarri harremanetan