Errodamendu handi bereziak etorkizuneko aerosorgailuetarako

Errodamendu berri bereziak eta sentsore funtzioaren integrazioa
-
Bezeroa
LAULAGUN
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Mekatronika eta Automatizazioa
-
Erronka
Laulagun Bearings errodamendu handi berezien eta orientazio koroen diseinuan, fabrikazioan eta salmentan diharduen enpresa bat da, eta orain duen erronketako bat da 10 MW baino gehiagoko aerosorgailu berrietarako pitch eta yaw sistemak eskaintzea, abangoardiako teknologiarekin, bizitza zikloko kostuari dagokionez soluzio fidagarri eta optimoak eskainita.
-
Soluzioa
20 urte baino gehiago dira IKERLAN Laulagun Bearingsekin lankidetzan ari dela ahalmen handiko errodamendu berrien osotasun estrukturalaren diseinuan eta garapenean, produktua egiaztatzeko eta balidatzeko saiakuntza bankuen diseinuan, bai eta errodamenduari adimena emateko sentsore sistemen integrazioan ere.
-
Onurak bezeroarentzat
IKERLANekiko lankidetzari esker, Laulagun Bearing neurri handiko errodamenduen hornitzaile nagusietako bat da energia eolikoaren sektorean, izan ere, sektore eolikoko fabrikazioan munduko liderren konfiantzako hornitzailea da
Laulagun Bearings abangoardia teknologikoan kokatzen da, soluzio berritzaile patentatuekin, eta fabrikatzaile liderrek eskatzen dituzten erronka teknologikoei erantzuten dieten errodamenduak eskaintzen ditu, eta osagaiaren fidagarritasuna bermatzen, bere saiakuntza bankuen bitartez eta sentsorizazioraren bitartez.