Energiaren kudeaketa autobus hibridoetarako

-
Bezeroa
GRUPO CAF
-
Sektorea
GARRAIOA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika
-
Erronka
Hirietako garraioa azkar aldatzen ari da, gero eta kutsadura gutxiago eragiten duen eta ingurumenaren aldetik gero eta iraunkorragoa den eredu baterantz. Testuinguru horretan, CAF Taldea autobus elektrikoak eta hibridoak eskaintzen ari da errepide bidezko hiri garraiora bideratuta, non beharrezkoa baita trakzio sistema elektrikoaren alderdi ugari lantzea, besteak beste eta modu nabarmenean energiaren kudeaketa ontziratua.
-
Soluzioa
IKERLANek eta CAF Taldeak elkarlanean egindako garapen honekin modu optimoan kudeatu daiteke autobus hibridoetako energia, autobusa ibiliko den hiri bakoitzaren orografiara ahalik eta modu eraginkorrenean egokitzeko. Energia gordetzeko sistemen ondoan energia sortzeko sistema bat edukita posible da energiaren sorrera eta kontsumoa banantzea, prestazio handiagoak eskaini ahal izateko eta erregai gutxiago kontsumitzeko, fluxu energetikoa denbora errealean kontrolatzen duen kudeaketa optimizatuaren bitartez.
-
Onurak bezeroarentzat
Erregai kontsumoa da autobus hibrido baten ezaugarri nagusia. CAF Taldeak garatutako energia kudeaketari esker energia sorgailuaren funtzionamendua optimizatu daiteke, eraginkortasun handiagoa lortzeko eta gordetako energia erabilgarria modu egokian erabiltzeko. Horrez gain, garatutako tresnek sistemak egoki dimentsionatzen uzten digute (energia biltegia, energia sorgailua, etab.) ibilbide bakoitzak eta hiri bakoitzak ibilgailuei ezartzen dizkieten baldintzetara egokitzeko.