EGOKIA, datuen pribatutasuna bermatzen duen elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma zibersegurua.

-
Bezeroa
Mondragon Assembly
-
Sektorea
MAKINERIA ETA EKIPAMENDUEN FABRIKAZIOA
-
Espezializazio lerroak
Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak
-
Erronka
Muntatze-prozesuak automatizatzeko ekipoen diseinuan, fabrikazioan eta instalazioan aditua da Mondragon Assembly, eta bere ekoizpen-lerroak modu ziberseguruan digitalizatu eta automatizatzeko erronka du aurrean.
-
Soluzioa
IKERLANek, Mondragon Assemblyrekin elkarlanean, EGOKIA garatu du, datuen pribatutasuna bermatzen duen elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari zibersegurua.
-
Onurak bezeroarentzat
Egungo sistemekin alderatuta, EGOKIA plataformak aukera ematen du Mondragon Assemblyren makinetan eta ekoizpen-lerroetan zabaldutako adimen artifizialeko ereduak elkarlanean “entrenatzeko”, bezeroen nodo lokaletan, haien artean datuak partekatu gabe. Horrela, datuen zibersegurtasuna bermatzen da eta ihesari lotutako arriskuak ezabatzen dira.
Mondragon Assemblyk dagoeneko aplikatu du plataforma hori eguzki-plaketarako zelula fotovoltaikoen ekoizpen-lerroan, eta hamar ekoizpen-lerro baino gehiagotan erabiltzeko helburua du.
EGOKIA proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa izan du, Hazitek I+G+Brako laguntza-programaren bidez.
“IKERLANek garatutako plataformari esker, gure bezeroak adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu hobeez horni ditzakegu, denboran aurrera egin dezaten, kostuak minimizatuz, eraginkortasuna eta errentagarritasuna irabaziz, eta, gainera, datuen pribatutasuna bermatuz”.
Jean Philippe Aguerre
Mondragon Assemblyko Berrikuntza zuzendaria
Harremanetan jarri

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.
José Manuel Calvo
Arduradun Komertziala eta Administrazio Publikoen arduraduna
Jarri harremanetan