Biltegiratze sistemen integrazioa parke eolikoen laguntza gisa ebaluatzeko tresnak

Biltegiratze sistemak, energia berriztagarrien sorkuntzarako laguntza gisa
-
Bezeroa
IBERDROLA
-
Sektorea
EOLIKOA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika
-
Erronka
Iberdrola Renovables enpresa liderra da energia iturri berriztagarrien bitartez energia elektrikoa sortzen eta saltzen, eta biltegiratze elektrikoak energia berriztagarriaren sorkuntza eszenatoki askotan integratzeko balio ote duen ebaluatzea du erronka une honetan.
-
Soluzioa
IKERLANen Iberdrola Renovablesekin elkarlanean aritu gara hainbat erreminta garatzen planta eolikoek eta biltegiratze sistemek merkatu elektrikoetan eta sareko zerbitzuetan batera egindako lanaren analisi teknoekonomikoa errazteko. Tresna horiek aukera eskaintzen dute kalkulatzeko zer dimentsionamendu behar duten sarearen laguntzako zerbitzuak emateko, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta.
-
Onurak bezeroarentzat
Garatutako erremintekin Iberdrola Renovablesek biltegiratze sistemek hainbat eszenatokitan duten potentzialtasuna ebaluatu ahal izango du eremu nazionalean eta beste merkatu batzuetan, negozio aukera berriak irekita.