Biltegiratze integratua duen igogailu monofasikoa

Igogailuetarako energia eragingarritasuna
-
Bezeroa
GRUPO ORONA
-
Sektorea
GARRAIOA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika
-
Erronka
Etxebizitzak birgaitzea funtsezko alderdia da eraikinek (batez ere zaharrenek) besteak beste segurtasuneko, energia eragingarritasuneko eta irisgarritasuneko behar adinako baldintzak betetzen dituztela bermatzeko
Birgaitze lan horren baitan, etxebizitzetako igogailuak zeuden, eta Orona Taldeak horiek hobetzeko eta ahalik eta eragozpen txikiena sortuta haiek egokitzeko helburua zuen.
-
Soluzioa
IKERLANek Orona Taldearekin batera egin du lan proiektu honetan. Horren helburua igogailuak potentzia baxuko (500 W) 230 V-ko elikadura monofasikoarekin funtzionatzea lortzea izan da, gero potentzia handiko hargune elektrikorik gabeko eraikin zaharretan instalatu ahal izateko.
Horretarako, sareko potentzia gutxitzea ahalbidetzen duen biltegiratze sistema (bateria) integratu da. Horrek, gainera, aldi berean balaztatze energia berreskuratzea eta sarerik gabe funtzionatzea ahalbidetzen du.
Era berean, igogailuaren topologian lan egin eta bateria egokienak hautatu eta dimentsionatu dituzte. Bestalde, sei lagunentzako igogailu baterako plataforma teknologikoa garatu dute. Bertan, kontzeptua balioztatu eta dorrean egiaztapen probak egin dituzte.
-
Onurak bezeroarentzat
Proiektu horren emaitzari esker, Orona Taldeak sei lagunentzako igogailu monofasikoko topologia garatu du. Biltegiratze integratua du eta horrek sareko potentziaren kontsumoa % 80 gutxitzea ahalbidetzen du. Gainera, balaztaketako energia berreskuratu eta sarerik gabe funtziona dezakeenez, eraikin zaharretan instala daiteke.