Biltegiratze elektrikoaren potentzialtasuna ebaluatzeko tresna

Energia sortzeko laguntza sistema, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta
-
Bezeroa
IBERDROLA
-
Sektorea
ENERGIA
-
Espezializazio lerroak
Energia eta Potentzia Elektronika

-
Erronka
Energia iturri berriztagarriek gero eta partaidetza handiagoa dute sare elektrikoan. Hori dela eta, Iberdrolak energia sortzeko laguntza sistema gisa biltegiratze elektrikoak duen potentzialtasuna ebaluatzeko erronka du aurrean.
-
Soluzioa
IKERLAN eta Iberdrolaren arteko lankidetzaren helburua da sareari laguntza emateko zerbitzuak eskaintzeko beharrezko biltegiratze maila kalkulatzea, inbertsioaren errentagarritasuna maximizatuta.
Planteatutako irtenbidea ESS2WIND tresna diseinatzea izan da. Sorkuntza eolikoko parke multzoaren gainean sareari laguntza emateko hainbat funtzionalitate aztertzea ahalbidetzen du. IKERLANeko kideok dimentsionamendu ikerketak egiteko tresnaren aplikazioan ere hartu dugu parte Iberdrolarekin elkarlanean.
-
Onurak bezeroarentzat
Proiektu horren emaitzari esker, Iberdrola Renovables (berriztagarriak) enpresak biltegiratze sistemen potentzialtasuna hainbat agertokitan ebaluatu ahal izango du Estatu mailan zein beste merkatu batzuetan. Hala, negozio aukera berriak irekiko dira.