options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

Automobilgintzarako azeleragilu pedal elektronikoa

shape shape
Automobilgintzarako azeleragilu pedal elektronikoa

Kontakturik gabeko sentsoreak gidariaren azelerazio-eskariak transmititzeko

  • Bezeroa

    BATZ

  • Sektorea

    GARRAIOA

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

youtube
shape
  • Erronka

    Ibilgailuen gero eta digitalizazio eta automatizazio handiagoak elementu mekanikoak elektroniko batzuekin ordeztea dakar. Hala, automobilen azelerazio pedalek betidanik logika mekaniko oso errazei erantzun badiete, oraingo testuinguruan, berriz, non motorren gestio sistema erabat elektronikoa baita, beharrezkoa da pedalei eragiten dieten osagaiak izaera berekoak izatea.

  • Soluzioa

    Lankidetza horren barruan, IKERLAN kontakturik gabeko sentsoreen sistema diseinatzeaz eta inplementatzeaz arduratu da. Sentsore sistema horrek pedalaren posizioaren berri emango du une oro, ibilgailuaren kontrol sistemek erantzun egokia eman ahal dezaten.

    Proiektuak erronka bikoitzari egiten dio aurre bere kontzeptualizazioan. Alde batetik, sektoreko araudiak bete behar ditu, baldintza elektromagnetiko eta ingurumen eta segurtasuneko baldintza oso zorrotzekin, eta ez hori bakarrik, fabrikazio prozesuaren aldakortasuna eta pedalaren beraren zahartzea onartzeko sendotasun nahikoa ere eduki behar du.

  • Onurak bezeroarentzat

    Garapen honekin BATZek bere azelerazio pedal propioa eduki ahal izango du, eta horrekin merkatuan munduko bigarren hornitzaile gisa posizionatu ahal izango da, fabrikatzaileei pedal multzo osoa eskainita, hau da, pedalaren zati mekanikoa zein elektronikoa.

    Gaur egun, pedal konfigurazio eta sentsore sistema desberdinekin garatutako prototipoak homologatuta daude tenperatura, iraunkortasuna, bateragarritasun elektromagnetiko eta elektrikoen saiakuntzen bitartez eta automobil fabrikatzaile zorrotzenen eskakizunen menpe. 

shape

BATZen eta IKERLANen arteko elkarlanak ahalbidetu digu pedalaren posizioaren berri emango digun kontakturik gabeko sentsore sistema bat diseinatzea eta inplementatzea.

Lordi Zuazubiskar

Ingeniari elektronikoa BATZen

Harremanetan jarri

shape
José Manuel Calvo

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin.

José Manuel Calvo

Arduradun Komertziala eta Administrazio Publikoen arduraduna

Jarri harremanetan
close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza