options
search icon
email icon
EU
rrss gif icons
twitter icon
linkedin icon youtube icon

ARCA III igogailuen kontrol sistema

shape shape
ARCA III igogailuen kontrol sistema

  • Bezeroa

    GRUPO ORONA

  • Sektorea

    IGOGAILUAK

  • Espezializazio lerroak

    Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak

  • Erronka

    Planteatu den erronka izan da igogailuen kontrolerako maniobra bat garatzea, teknologikoki eguneratuta eta araudiak (EN81-20, etab.) ezartzen dituen baldintzekin. Irtenbide hori bezeroaren premietara egokitzeko gai izan behar da, bezeroaren erosotasuna eta harentzako zerbitzu hobetzeko, iraunkortasunari eta energiaren kudeaketari lotutako puntako teknologien bitartez. 

  • Soluzioa

    Igogailuen instalazio baten kudeaketa gobernatzen duten sistema txertatu batzuetan oinarritzen da IKERLANek emandako irtenbidea. Arkitektura berriaren barruan bi garapen hauek nabarmentzen dira, besteak beste: batetik, energiaren kudeaketa sistema berria, instalazioa optimizatzen duena, eta, bestetik, M2M lotura, kontserbaziora bideratutako urrutiko konexioa ahalbidetzen duena. 

  • Onurak bezeroarentzat

    Igogailuen kontrolerako arkitektura berri honekin Oronak kostuari dagokionez lehiakorra den produktu bat dauka, bai produktuan bai instalazio eta kontserbazio prozesuetan, zeinak EN 81-20 araudia betetzen duen. Horrekin, instalazio batek % 20 gutxiago kontsumitzea lortzen du. Ondorioz, Oronak azkenean soluzio modularizatu eta malgu bat dauka, zeina nazioarteko merkatuetara egokituko den, bezeroen premiei aurrea hartuta haiei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

close overlay

Harpidetu gure newsletterrean gure aurrerapen teknologikoak ezagutzeko.

Egin harpidetza